Irakasbil
Foroak
Didakteka
APP eta gerokoak
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 936
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
APP (aurkezpena, praktika kontrolatua eta praktika askea) ereduari egotzitako ajeak labur aztertu eta BEA (benetako erabilera, erabilera mugatua eta argibideak) ereduaren aukera eskaintzera dator artikulu hau.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
Tipologia bat egin nahian*
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 840
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure saio honen xedea terminologiako arazo bat argitzea da, bereziki "diskurtsoa", "testua", "idazkia", "berbaldia" eta antzeko hitzak arautzekoa, askotan nork bere erara erabiltzen baitituzte autoreek.
Izan ere, hizkuntzalaritza testualak eta pragmatikak maiz erabili ohi dituzte, baina teorilariak ez datoz bat egotzi behar zaien edukiari buruz. Bestalde, umeen ekoizpenak analizatzen ditugun heinean komeniko litzateke gutxienez gure artean konbentzio heuristiko batzuetara iristea, nahiz eta oraindik komunitate zientifikoak onartu gabeak izan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Testu-motak
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1118
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure oraingo lan honek ez dio testuen "gramatikari" heltzen (hitz honen esanahi hertsian); aitzitik, subjektuaren gaitasun testualaren planteamendu bat izan nahi du (1). Gogoeta hau, berez, ikerketa linguistiko, pragmatiko, semiotiko, soziolinguistiko eta batez ere psiko-kognitiboen bidegurutzean daga kokatua.
Gaur egun ulerkuntzari eta gauzak gogoan hartzeari egiten ari zaizkien ikerketen argitan esan dezakegu subjektuaren gaitasun diskurtsiboa osatzen dutela: komunikamenak eta gaitasun testualak. Gaitasun testual zabal honen (egoera pragmatiko bakoitzari sintaktikoki perpausak eta semantikoki proposizioak lotzeko bidea ematen baitu) atal bat aukeratu dut aztertzeko: subjektuak berez atzematen duela testu bat "narrazioa" dela, beste bat "argudiozkoa" edo beste hura "deskribatzekoa". Eleberri batean, edozein irakurlek aurkituko ditu bere kasa deskribapenak (askotan gain-gainetik bakarrik irakurriko edota saihestuko dituenak), elkarrizketak edo narrazioak. Era horretan, testua hautazkoa da eta kontaketa bat "erakargarritzat" edo "motel eta aspergarritzat" hartua izango da segun eta nagusiki narraziozkoa den edo deskribapenezkoa; horrek ezinbestean eraman behar gaitu testuen tipologietan pentsatzera. Begien bistakoa da ez direla era berean irakurtzen deskribapen bat edo poema bat edo elkarrizketa bat. Testu-mota edo hurrenkera testual bakoitzak estrategia eta gaitasun desberdinak eskatzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Miquel Siguanekin elkarrizketan
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 904
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Izan berria da gure artean Miquel Siguan irakaslea. Zail da egiatan irakasle honen profila hitz gutxitara ekartzen. Liburu asko eta ehundik gora artikulu zientifikoren egilea dugu, eta berak dioen bezala, ez ditu gutxiesten filosofo, soziologo eta pedagogo deiturak. Maisu handiaren ekarpen itzelari zor zaiona aitortuz Doctor Honoris Causa izendatu du aurten Euskal Herriko Unibertsitateak.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
lkasle helduen herstura euskara ikastean
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 906
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
Euskal joskeraren mito kaltegarriak (eta III) Aditza maiz euskaraz esaldi hasieran
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1199
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen aurreko bi ataletan defendatu dugu, batetik, hitz-ordenamendu librearen ezaugarria euskal joskeran, * eta era berean, euskarak libertate honen barne erakutsi duen joera, usuenik praktikatzeko, 1. elementu laburrak + 2. aditza + 3. esaldiko elementu luzeenak itxurako segidak, batere begiramenik gorde gabe Azkue-Altuberen galdegai-legeei. Orain bereziki aitatu nahi dugu euskal joskeraren beste joera garrantzitsu eta betidaniko bat: aditzak maiz erakustekoa esaldi hasieran bertan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Hik eta...
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 858
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aukera paregabea izan dut HABEk argitaratu duen Antzoki ilunaren azken lana irakurri eta aztertzeko. Oraingoan, sail honek ahozko prosaren maisu dugun Atañoren Txantxangorri kantariari egin dio leku. Eta honetaz baliatu naiz neu ere hiketaren inguruan zenbait gogoetatan murgiltzeko: hiketaren konparaketa, sailkapen, genero-bereizketa eta abarretan. Honen guztiaren bitartez, Antzoki ilunaren erabilera didaktikoa nabarmendu nahi nuke, bai testu mailan eta bai hainbat jardun
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Hitzetik hortzera
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 909
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen euskara irakaskuntzan ibili eta dabilen orok ondo asko daki oztopoz beteriko bide honetan aurrera egitea zein den zaila. Zoritxarrez, estropezuka ibiltze hau ez dator lan honek dituen zailtasunengatik soilik. Aipatzekoa da, beraz, bazterkeria eta traba guztiak gorabehera, euskararen metodologiaren inguruan egin den ahalegina. Saiakera horietako fruitu baten berri eman nahi du ondoko artikuluak.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37






