Tarteko hizkera

Argitaratua: larunbata, 1996(e)ko abuztuaren 17(e)an, 10:55(e)tan
Beste iturrietatik

Artikuluak frogatzen du bigarren hizkuntzaren ikasprozesuko faktoreak hiru hizkuntz ekoizpen-sistema elkarrekin konparatuta aurkitzen ditugula: 1) ikaslearen jaiotizkuntza; 2) bigarren hizkuntzan duen gaitasuna, tarteko hizkera; eta 3) xede-hizkuntzaren sistema. Azkenean, ikasleak tarteko hizkeran duen eta xede-hizkuntzan lortu nahi duen gaitasunaren arteko aldeen eragile diren prozesuak ere deskribatzen ditu.