Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikastetxeetako ikasleen konpetentzia-mailak. Ebaluazio Diagnostikoa 2015
- Didakteka
- Created: 15 mars 2016
- Visits: 1136
- Comments: 0
- Favorites: 0
Atzoko egunez eman zuen argitara ISEI-IVEI erakundeak Ebaluazio Diagnostikoaren bosgarren edizioa, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietako ikasleen konpetentzia-mailak ezagutzera bideratutako tresna. Oraingoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek hartu dute parte. Haien hizkuntza-komunikazioko konpetentzia (euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz), matematikakoa eta zientzia-kulturarako konpetentzia aztertu dira.
Egiaztatzegintza. 2016ko ohiko deialdien Ebazpena
- Didakteka
- Created: 14 mars 2016
- Visits: 1047
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gaurko egunez argitaratu da otsailaren 22ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpena, 2016. urteko ohiko deialdiak egiten dituena (eranskinean), HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiazta ditzaten.
Gaitasun-mailak egiaztatzeko, 2016ko ohiko deialdien Ebazpena eta Antolamendua
- Didakteka
- Created: 11 mars 2016
- Visits: 1098
- Comments: 0
- Favorites: 0
Datorren astelehenean argitaratuko da 2016ko ohiko deialdiak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko Ebazpena, hain zuzen, urteko ohiko deialdiak egiten dituena. Aurtengo egiaztatzegintzak urteko lan-jardunaren zati bat hartuko duen heinean, eranskin eta argigarri gisa duzu deialdi horien nondik norako nagusiak zehaztu nahi dituen dokumentua.
Egiaztatze-probak: zuzentasunaren azterketa 3. mailako idazlanetan
- Argitalpenak
- Created: 1 décembre 2015
- Visits: 2847
- Comments: 0
- Favorites: 0
Erroreen gaia ez da berria aldizkari honetan. 1998an, esaterako, “Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan” idatzi zuen Pello Esnalek garai hartako ZUTABEn. Azken zenbakietara erreparatuta, berriz, Ribas eta D’Aquinok erroreen zuzenketari buruzko ekarpena argitaratu zen HIZPIDEren 84.ean; erroreen analisia HABEren 2. mailako azterketetan izan zuen gai Naroa Perezek zenbaki berean. Ikuspegia osatzera dator oraingo artikulua, egiaztatze-deialdietako 3. mailako azterketetan zuzentasuna ikertu baitu Mikel Gartziarenak.
Hautagaiaren eta elkarrizketatzailearen arteko elkarreraginaren kudeaketa ahozko azterketan
- Argitalpenak
- Created: 24 novembre 2015
- Visits: 3426
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu honetan, hautagaiaren eta elkarrizketatzailearen artean izan ohi den elkarreraginaren kudeaketarekin lotutako gai nagusiak jorratuko ditugu; betiere, atzerriko/bigarren hizkuntzaren (AH/H2) ziurtagiria lortzeko azterketa bateko ahozko probetan. Gorabehera horiek guztiek eragina dute bai probaren diseinuan eta aztertzailearen materialean, bai aztertzailearen prestakuntzan, bai eta elkarrizketatzailearen jardunbidean ere; prozesu bereko faseak dira, eta bertan parte hartzen duten eragileei dagozkie: sortzaileei,irakasleei eta aztertzaileei.
Irakaskuntzaren ikusketa
- Didakteka
- Created: 22 décembre 1983
- Visits: 1028
- Comments: 0
- Favorites: 0
Alfabetatze eta euskalduntze mugimendua hedatzen eta eratzen doan neurrian, premia eta zeregin berriekin topo egiten dugu. Egoera berriak irtenbide eta erantzun berriak eskatzen ditu. Hauek moldatzerakoan, ez dago zertan dena asmatzen ibili beharrik, lehendik arlo berdintsuetan emandako urratsek ezer gutxi balio balute bezala.
Ikasleen ebaluazioak
- Didakteka
- Created: 21 décembre 1983
- Visits: 1016
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bi urtetako historia labur honetan gehien kezkatu gaituen arazoetako bat ikasleak neurtzeko ahalik eta sistemarik objektiboena lortzea izan da. Izan ere, HABEren azken helburua Euskal Herriaren berreuskalduntzea biziki azkartzea izanik, ezinbestekoa zitzaigun, eta zaigu, tresna egokiak aurkitzea, erritmo eta programazio jakin bati jarraitu ondoren ikaslea noraino iristen den zehaztu ahal izateko.
Ebaluazioa hizkuntz klaseetan
- Didakteka
- Created: 21 avril 1984
- Visits: 1422
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ez daga hemen gogoratu beharrik «azterketa ordua» beldur eta kezka unea izaten dela ikasle guzti edo ia guztientzat. Baina, era berean, onartu beharra daukagu une honek ez duela askotan irakaslea batere kezkatzen. Are gehiago: badira irakasle batzuk, klasean zer egin ez dakitenean, azterketara jartzen dutenak, «entretenigarri» gisa denbora emateko.







