Irakasbil
Didakteka
Ikastetxeetako ikasleen konpetentzia-mailak. Ebaluazio Diagnostikoa 2015
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Visits: 1017
- Comments: 0
- Favorites: 0
Atzoko egunez eman zuen argitara ISEI-IVEI erakundeak Ebaluazio Diagnostikoaren bosgarren edizioa, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietako ikasleen konpetentzia mailak ezagutzera bideratutako tresna. Oraingoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek hartu dute parte. Haien hizkuntza-komunikazioko konpetentzia (euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz), matematikakoa eta zientzia-kulturarako konpetentzia aztertu dira.
Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziari bagagozkio, hona erakunde horrek eskaintzen duen laburpena:
2015ean 249 puntuko batez besteko puntuazioa lortu dute Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian. Batez besteko hori aurreko Ebaluazio Diagnostikoan (ED13) lortutakoaren 7 puntu azpitik dago, eta lehen edizioan (ED09) lortutakoaren puntu 1 azpitik.
Aldeak estatistikoki adierazgarriak dira. ED15ean, errendimendu mailen araberako sailkatzeari dagokionean, ikasleen % 54,2k gainditu du konpetentzia honetako hasierako errendimendu maila, eta hauetako % 30,3 iritsi da maila aurreratua izatera. Azken ehuneko hau berriz, % 16,4a da Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziako proban parte hartu duten ikasle guztiak kontuan. EDko beste edizioetan gertatu den moduan, ehunekoak oso desberdinak dira geruza bakoitzean.
Errendimendu mailetan ED09 eta ED15eko emaitzak alderatuz gero, igoera nabari da hasierako mailan kokatutako ikasleen ehunekotan (% +7,7) eta ikasleen jaitsiera erdiko mailan (% -5,8) eta maila aurreratuan (% -2).