H393 - La gestión de la interacción en el examen de expresión oral: papel del examinador

Argitaratua: Monday, 27 May 2024, 12:00 PM
Javier Fruns

Javier Frunsek 2015ean gaztelaniaz eman zuen ikastaroa Bilbon: La gestión de la interacción en el examen de expresión oral: papel del examinador.

Hitzaldi honetan, aztertuko da maila egiaztatzeko azterketa batean zeri erreparatu behar dion aztertzaileak, ahozko proba kudeatzeko, xede izanik proba koherenteak eta sendoak egitea, eta azterketari bakoitzaren ahalik eta hizkuntz laginik onena lortzea.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak

Javier Fruns

Hautagaiaren eta elkarrizketatzailearen arteko elkarreraginaren kudeaketa ahozko azterketan

Artikulu honetan, hautagaiaren eta elkarrizketatzailearen artean izan ohi den elkarreraginaren kudeaketarekin lotutako gai nagusiak jorratuko ditugu; betiere, atzerriko/bigarren hizkuntzaren (AH/H2) ziurtagiria lortzeko azterketa bateko ahozko probetan. Gorabehera horiek guztiek eragina dute bai probaren diseinuan eta aztertzailearen materialean, bai aztertzailearen prestakuntzan, bai eta elkarrizketatzailearen jardunbidean ere; prozesu bereko faseak dira, eta bertan parte hartzen duten eragileei dagozkie: sortzaileei,irakasleei eta aztertzaileei.