Argitalpenak
Egiaztatze-probak: zuzentasunaren azterketa 3. mailako idazlanetan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Egiaztatze-arloa:
- Eskalak eta taulak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 87
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Egiaztatze-arloa:
- Eskalak eta taulak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 87
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bisitak: 2220
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Izenburuak berak dakarkigu ikerketaren helburu nagusia: 3. mailako idazlanen zuzentasun-maila aztertzea. Ez pentsa, ordea, lanaren funtsa ebaluazioan oinarrituko denik, edota, zuzenketa-estiloan erdiratuko garenik. Hizpide izango ditugu helduek 3. mailako euskararen gaitasun-probetan egiten dituzten akatsak, zuzentasunarenak, alegia. Hala, lortutako puntuazioaren araberako sailkatze-lana egingo dugu, begi-bistan utziz heldu guztiek dituzten errorerik ohikoenak zein puntuazio-artea kontuan izanda aurkitzen diren akatsik sustraituenak; era berean, interesgune izango ditugu hizkuntzen arteko eraginak, fenomeno linguistikoak eta errore bereizgarrienak. Amaieran, behin akatsen izaera eta erroa identifikaturik, saiatuko gara puntuazioaren araberako erroreen sailkapen-gida diseinatzen eta proposamen didaktikoa luzatzen.
Guztiok ezagutzen ditugu euskara-maila neurtzeko probak, hala nola EGA edota HABEren hirugarren mailako azterketa. Eguneroko ogia dugu zuzentasunaren afera, eta, horren garrantziaz oharturik, ikergai-arloa. Jomuga hori izaki, ezkondu beharrean gaude aurrez aipatutako alde praktikoa zuzentasunaren aterkipean dauden ideia nahiz teoriekin.