Didaktika
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikas-edukiak eta ebaluazioa, eten itzela?
- Didakteka
- Sortua: 20 June 2018
- Bisitak: 576
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Etena omen dago ikas-irakasprozesuetan irakasten denaren eta hizkuntzen irakaskuntzari buruzko paradigma berriek proposatzen dutenaren artean: zer eduki irakatsi behar den, ikasleak nola ikasten duen eta zertan ardaztu beharko litzatekeen ikasgela-programazioa. Berrikuntza eman omen da teoria-mailan, aldaketa baino gehiago dena, baina bilakaera hori ez omen da horren garbi ikusten irakasteko eta ebaluatzeko garaian.
- Atala:
- Egilea:
- Serrano, Maria Isabel
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
Ebaluazioaren inguruan ...
- Didakteka
- Sortua: 20 June 2018
- Bisitak: 1294
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oro har, denok hitz egiten dugu ebaluazioaz, baina adiera ezberdinez kontzeptualizatzen eta interpretatzen du bakoitzak kontzeptu hori: helburuak, erabilerak, adierazleak eta irizpideak, metodoak eta tresnak, garaiak... Halaber, bakoitzak defendatu du kalitatedun ebaluazioa lortu nahian diharduela eta ahalbidetzen duena ebaluazio ona dela; protagonistak diren zerbitzura dagoela, alegia.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
Paradigma-aldaketa hezkuntza-teorian eta horren eragina ebaluaziogintzan
- Didakteka
- Sortua: 18 June 2018
- Bisitak: 799
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Orokorrean ez omen dago kontzientzia nahikoa eta ez omen dago behar bezain argi zer rol betetzen duen ebaluazioak ikas-irakasprozesuetan; ekintza eraldatzailetzat hartu beharko bailitzateke jarduera didaktikoan. Informazio bilketa sistematikoa eskatzen du, ondoren erabakiak hartzeko. Tresna baliodunak eta fidagarriak beharko ditu ebaluatzaileak, eta hizkuntzaren teoria bat, zer ebaluatu behar den jakinaraziko duena.
- Atala:
- Egilea:
- Puig Soler, Fuensanta
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
Komikien inguruan
- Didakteka
- Sortua: 13 June 2018
- Bisitak: 1161
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Komikiaren erabilera ez da gaurko kontua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Proposamen ugari egin ohi dira, baina kontuan izan dezagun aldez aurretik argitaratutako komikiak baliatzea ez dela daukagun aukera bakarra; are, egun eta teknologiak baliatuta, errazagoa izan daiteke komikiak sortzea.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
Autoebaluazioa, idazkuntzaren zerbitzura?
- Didakteka
- Sortua: 11 June 2018
- Bisitak: 907
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Autoebaluatzen ikastea idazten ikastearen aldagai bilaka daitekeenez, autoebaluazioaz dihardugunean zertaz ari garen azaltzea merezi duela dio Teresa Ribas-ek emanaldi honetan, autoebaluazioaren bidean jartzen den ikaslea hizkuntza gehiago eta sendoago ikastera iritsiko delakoan.
- Atala:
- Egilea:
- Ribas y Seix, Teresa
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
Posible al da ebaluazioaren funtzio formatiboa eta sumatiboa uztartzea?
- Didakteka
- Sortua: 7 June 2018
- Bisitak: 868
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“Ebaluazioa” kontzeptuaren definizio bat emanez abiatzen du Neus Figueras-ek emanaldia: informazio bilketa sistematikoa erabakiak hartzea helburu duena.
Bizitza errealean une oro ari da pertsona ebaluatzen, eta une oro da pertsona bera ebaluazio-objektu. Baina didaktikara etorrita, sistematizazio hori galdu eta nahi baino gehiagotan bilakatzen omen da ebaluazioa azterketa.
- Atala:
- Egilea:
- Figueras Casanovas, Neus
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
Instagram Stories eskolan
- Didakteka
- Sortua: 10 May 2018
- Bisitak: 576
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Instagram zerbitzu edo aplikazioari buruzko artikuluak badaude jada gure argitalpenetan. Pauso bat aurrerago eman du gure esparruan idazle izan dugun José Ramón Rodríguezek, eta Instagram Stories deritzon aukera baliatuta, ELE eskolarako proposamen zehatzak argitaratu ditu bere blogean.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Rodríguez Martín, José Ramón
- Dokumentu-mota:
- Webgunea, bloga
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
Euskarari buruzko 2017ko bibliografia hautatua
- Didakteka
- Sortua: 12 April 2018
- Bisitak: 411
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografia.
Bibliografia hau HABE Liburutegiak egindako aukeraketa baten emaitza da, kontuan hartuta Liburutegiak jorratzen duen espezializazio eremua eta euskararen didaktikari, euskararen alderdi psikologikoei eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari egiten dion jarraipen estua.
- Atala:
- Egilea:
- HABE
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika