Didakteka
"Didáctica de la lengua, multimodalidad y nuevos entornos de aprendizaje" (Romero-Ciria, M. eta Bueno-Alastruey, M. C. [koord.])
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Bisitak: 417
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zenbait egileren ekarpenak jaso dira Graò argitaletxeak kaleratu duen Didáctica de la lengua, multimodalidad y nuevos entornos de aprendizaje liburuan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Magdalena Romero-Ciria eta Mª Camino Bueno-Alastruey izan dira lan honen koordinatzaileak.
Lehenengo sei ataletan, hizkuntzak ingurune berrietan irakasteko estrategia digitalei eta metodologikoei buruzko ikerketak jasotzen dira. Ataletako batek hizkuntza-alderdiei buruzko material digitalizatuen corpus baten erabilgarritasuna aurkezten du, hala nola ikasgelako gramatika, giza hizkuntza… Beste atal batek hizkuntzen irakaskuntzan bideoaren moduko tresna multimodal bat erabiltzearen abantailak erakusten ditu. Beste lan batek gailu mugikorren erabileran jartzen du arreta, Telegram aplikazioan hain zuzen. Era berean, euskara-gaztelania itzulpen-modalitatearen irakaskuntzak dakarren erronkari buruzko lanik ere ez da falta, aldi berean hainbat trebetasun batzen baititu: jatorrizko hizkuntzaren idatzizkoaren ulermena eta ahozko adierazpena xede-hizkuntzan. Idatzizko gaitasunaren irakaskuntza lantzen duten ekarpenak ere badira. Bigarren ikerketa-talde batek irakasleen prestakuntzan dauden erronken inguruko azterlanak biltzen ditu. Azken zatia pandemiak eragindako egoeraren ondorioz sortutako erronka berriei buruzkoa da; zehazki, on-line jardunak eragindako irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarreraginei buruzkoa, eta familiak ikas-irakas prozesuan duen rolaren ingurukoa.
Hau da argitaletxeak egindako aurkezpena:
Liburu honek hizkuntzaren didaktikaren berrikuntzan oinarrizkoak diren alderdiak jorratzen ditu. Esku-hartze didaktiko berritzaileak aurkezten dira, multimedia-biltegiak, gailu mugikorrak edo hezkuntza-bideoak erabiliz. Adimen artifiziala irakaskuntzan ere lantzen da; hala, tresna automatizatuak testuak sortzeko eta zuzentzeko nola erabil daitezkeen azaltzen da. Irakaskuntza birtualerako urratsa, urrutiko ebaluazioaren egokitzapena edo irakasleek eta familiek COVID aroan izan duten zeregina funtsezko gai gisa jorratzen dira agertoki berri honetan.
Erreferentzia bibliografikoa
Romero-Ciria, M. eta Bueno-Alastruey, M. C. (koord.). (2023). Didáctica de la lengua, multimodalidad y nuevos entornos de aprendizaje. Graò.