Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Un cerebro lleno de palabras (Horno Chéliz, Mamen)
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 353
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Un cerebro lleno de palabras" liburuan, modu argi eta ulergarrian azaltzen du Mamen Horno Chéliz irakasleak hitzak nola antolatzen, aktibatzen eta eskuratzen diren gure buruan, eta nola baldintzatzen duten sare semantikoek ikaskuntza, berreskuratzea eta komunikazioa. Egileak erakusten du hiztegia ez dela elementu solteen bilduma, lotura kognitibo eta afektibo konplexuen sare bat baizik; horregatik, testuinguru esanguratsuetan oinarritutako ikaskuntza, elkarketak eta lotura semantikoak lantzea funtsezkoak dira, bai lexiko berria finkatzeko, bai galdua berreskuratzeko. Landutako alderdi askok badute interesik helduen euskalduntzean dihardutenentzat.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Sare sozialak eta elkarreragin komunikatiboa (Méndez Santos, M.C. eta Vela Delfa, C.)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko apirilak 30
- Bisitak: 750
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“Las redes sociales digitales en la enseñanza del español como lengua extranjera" liburua Maria del Carmen Méndez Santos eta Cristina Vela Delfa autoreek idatzi dute, eta espainieraren irakaskuntzan sare sozialen erabilera aztertzen dute. Irakasleentzako baliabide gisa pentsatuta dago liburuxka hau.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Blogak eta sare sozialak, ikaskuntza esanguratsua sustatzeko
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko apirilak 15
- Bisitak: 703
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zer gertatzen da ikasleek blog edo sare sozialen bidez plazaratzen dituztenean beren ideiak? Zer-nolako eragina izan dezake horrek ikaskuntzan eta motibazioan? Ikasleek eduki multimodalak sortu eta partekatzen dituzten egitasmoek gaitasun digitalak, lan kolaboratiboa eta komunikazioa indartzen dituzte, eta horrek ikasleen motibazioan eragin positiboa du, haien parte-hartzea areagotzen baita. Irakasleak testuinguru esanguratsuak sortu, ikasleen ekimenak gidatu eta ikuspegi kritikoa sustatzen du. Helduen euskalduntze-prozesuan ere, proposamen hauek ikasleen ahotsa gizarteratzeko eta elkarlana sustatzeko aukera ematen dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Edukiak:
- Autonomia
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
"(Enseñar a) leer y escribir con IA generativas" artikuluaz (Daniel Cassany)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko abenduak 4
- Bisitak: 1046
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Adimen artifizialaz artikulu berria plazaratu du Daniel Cassanyk, ohi duen estilo argiari jarraikiz. Azkenaldi honetan eman dituen hiru hitzalditan adierazitakoa hartu oinarri gisa. Oraindik behin betiko bertsioa ez dagoen arren, eskura dago testua Sarean.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Irakurmena
- Idazmena
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
#zuzentest, Gasteizko IKAren galderak euskara-ikasleentzat
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 24
- Bisitak: 1453
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pandemia-garaian "Euskara Batuaren Eskuliburuan" oinarrituta Gasteizko IKAko irakasleentzat barneko prestakuntzarako joko bezala sortu zena, ikasleentzat ere egokia izango zelakoan jaio zen #zuzentest 21/22 ikasturtean. Hala, sare sozialen bitartez aipatutako eskuliburuaren arabera astean behin plazaratzen dira galderak eta erantzunak. Eta ez da Gasteizko IKA Interneten egiten ari den lan bakarra.
- Atala:
- Egileak:
- Aranburu Artano, Jon
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Hizkuntza
Zer egin dezaket nire testuak irisgarriagoak izateko?
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko martxoak 1
- Bisitak: 1515
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Ingurune digitala hain garrantzitsua den garai hauetan, oraindik ere kosta egiten da gure eguneroko edukiak irisgarriak izatea; dokumentu eta agiriak, sare sozialak, webguneak… Asmoz Fundazioak antolatutako "Edukien irisgarritasuna ingurune digitaletan" ikastaroan zenbait erakunderen webguneak aztertu ditugu eta ondorioa izan da eskasa dela sare sozialetako plataforma askoren irisgarritasun-maila.
- Atala:
- Egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Psikologia
- Hizkuntza
- Pedagogia
- Aniztasuna
Ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Kontseilua
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko apirilak 13
- Bisitak: 1291
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Garrantzia handia du ekintzara bideratutako ikuspegiak, bai Europako Erreferentzia Marko Bateratuan, bai Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean. Europako Kontseiluak baditu hainbat baliabide Sarean kontzeptua ezagutzeko eta gauzatzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Europako Kontseilua
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
TikTok batean euskarazko pilula bat
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko irailak 15
- Bisitak: 1786
- Iruzkinak: 5
- Gogokoak: 1
Azkenaldian TikTok modan dagoen sareko plataforma bat da, oso bideo laburrak ikuspegi informalarekin argitaratzeko eta zabaltzeko. Tresna horri buruzko zenbait ekarpenen berri emango da sarrera honetan, irakasleak eskolan erabiltzeko aukera azter dezan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara







