Didakteka
Blogak eta sare sozialak, ikaskuntza esanguratsua sustatzeko
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Edukiak:
- Autonomia
- Motivation

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Edukiak:
- Autonomia
- Motivation
- Bisitak: 147
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
The Conversation webgunean argitaratutako artikulu batean, ikasleen proiektu tradizionaletatik (ikasleen egunkari pertsonaletatik, adibidez) blog eta sare sozialetarako trantsizioa aztertzen da: "Del periódico del instituto al blog y las redes sociales: cómo y por qué ponerlos en marcha".
Artikuluan azpimarratzen da horrelako egitasmoek ikaskuntza esanguratsua, gaitasun digitalaren garapena eta lan kolaboratiboa sustatzen dituztela, eta horrelako proiektuak euskararen ikas-irakas prozesuetan ere baliagarria gerta litezke. Honako hauek dira ideia nagusiak:
- Proiektu batek ikasleen motibazioa handitu dezake, haien interesetatik abiatzen delako eta parte-hartze aktiboa eskatzen duelako.
- Komunikabide digitalek (blogek, podcastek, sare sozialek) aukera ematen dute askotariko edukiak sortzeko (ikus-entzunezkoak, testuak eta argazki bidezkoak).
- Proiektua gaitasun digitalak lantzeko bide egokia da: edukiak sortzeko, sarean partekatzeko eta erantzukizunez erabiltzeko.
- Lan kolaboratiboa sustatzen da: ikasleek taldeka jarduten dute, rolen banaketa, erabaki partekatuak eta elkarren arteko laguntza garatuz.
- Alfabetatze digital kritikoa ere lantzen da, hau da, sarean informazioa arduraz erabiltzeko eta egiaztatzeko gaitasuna: iturrien balorazioa, informazioaren egiaztapena eta sareko jardun arduratsua barne hartzen ditu.
- Proiektu hauek sormena euskara-eskoletatik harago erabiltzeko eta ikusgai egiteko aukera eskaintzen dute, erabilera errealaren bidez indartuz ikaskuntza nahiz ahozko/idatzizko komunikazioa.
Bestalde, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) oinarriak dira gaitasun komunikatibora eta ekintzara bideratutako ikuspegia zein ikaslearen autonomia. Halaber, HEOCak dio premiazkoagoa izan ohi dela autonomiara bidean, euskara ikastean motibazioak duen garrantziaz hausnartzea eta norberaren behar eta interesak finkatzea, besteak beste.
Irakasleak, adibidez, galdera irekien bidez ikasleen interesak ezagutu ditzake, edo jarduera labur bat diseina dezake haien motibazioa aztertzeko. Gidari eta erraztaile modura, lagun dezake ikasleen ekimenak bideratzen, ikuspegi kritikoa pizten eta talde-lana koordinatzen. Adibidez, ikasleen interesak identifikatzeko galdetegi bat presta dezake proiektua hasi aurretik, edo, talde-lanean gatazkak sortzen badira, irakasleak moderatzaile gisa jardun dezake.
Horrelako egitasmoak helduen euskalduntze-prozesuan integratzea lagungarria izan daiteke ikaskuntza esanguratsuago, kritikoago eta parte-hartzaileago bat eraikitzeko. Helburua ez da soilik teknologia erabiltzea, baizik eta ikasleen ahotsa gizarteratzea eta ikasprozesuaren subjektu aktibo bihurtzea.
Zure ikasgelan blog- edo sare sozial-proiektu bat martxan jartzeko prest? Nahi baduzu, partekatu zure esperientzia Irakasbilen!
Erreferentzia bibliografikoa:
Arráez Betancort, R.M. (2025). Del periódico del instituto al blog y las redes sociales: cómo y por qué ponerlos en marcha. The Conversation. https://theconversation.com/del-periodico-del-instituto-al-blog-y-las-redes-sociales-como-y-por-que-ponerlos-en-marcha-249310.