H355 - El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje

Argitaratua: astelehena, 2015(e)ko maiatzaren 25(e)an, 09:03(e)tan
Felipe Zayas

Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje izenburupean.

Bloga oinarrizko lanabes gisa errotu da hizkuntza-eskoletan, baina bitarteko bat baino gehiago da. Ezinbesteko tresna bilakatu da, idazketa-modu berriak ikasteko. Hizkuntzaren irakaskuntzan, helburu garrantzitsua da Interneten behar bezala idaztea.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Felipe Zayas

Felipe Zayas zendu da

Felipe Zayas hil dela jakin dugu. Ibilbide luzea egin du literatura eta hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko aditu honek; HABEk antolatutako ikastaroetan irakasle ere izan zen genuen behin baino gehiagotan.
Blogak eta sare sozialak ikaskuntza esanguratsurako: proposamen digital baten gako didaktikoak

Blogak eta sare sozialak, ikaskuntza esanguratsua sustatzeko

Zer gertatzen da ikasleek blog edo sare sozialen bidez plazaratzen dituztenean beren ideiak? Zer-nolako eragina izan dezake horrek ikaskuntzan eta motibazioan? Ikasleek eduki multimodalak sortu eta partekatzen dituzten egitasmoek gaitasun digitalak, lan kolaboratiboa eta komunikazioa indartzen dituzte, eta horrek ikasleen motibazioan eragin positiboa du, haien parte-hartzea areagotzen baita. Irakasleak testuinguru esanguratsuak sortu, ikasleen ekimenak gidatu eta ikuspegi kritikoa sustatzen du. Helduen euskalduntze-prozesuan ere, proposamen hauek ikasleen ahotsa gizarteratzeko eta elkarlana sustatzeko aukera ematen dute.