Felipe Zayas zendu da

Argitaratua: astelehena, 2018(e)ko apirilaren 16(e)an, 11:44(e)tan
Felipe Zayas

Felipe Zayas hil dela jakin dugu.  Ibilbide luzea egin du literatura eta hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko aditu honek; Dialnet-en ematen den informazioa dugu adibide argi bat. 

HABEk antolatutako ikastaroetan irakasle ere izan zen genuen behin baino gehiagotan. Hona hemen Irakasbilen jasota dauden bere hitzaldiak:

HABE Liburutegian badago bere material gehiago, Irakasleen Formaziorako Bideo-Saila (IFBS) bilduman esate baterako. Halaber, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) badaude Felipe Zayasen lan batzuk.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Felipe Zayas

H377 - Qué hacemos cuando escribimos, qué hacemos para enseñar a escribir (Zer egiten dugu idazten dugunean?)

Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2014an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Qué hacemos cuando escribimos, qué hacemos para enseñar a escribir" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Felipe Zayas

H354 - Qué se entiende por lector competente (Irakurtzeko zer trebetasun eta estrategiak dituzte irakurle gaituek?)

Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013n HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Qué se entiende por lector competente" izenburupean. Irakurtzeko zer trebetasun eta estrategiak dituzte irakurle gaituek? Galdera honi emandako erantzunak ondorio garrantzitsuak izango ditu irakaspenaren planifikazioan. Irakurle gaituaren profila definitzen lagunduko digu PISAren marko teorikoak Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Felipe Zayas

H355 - El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje

Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje" izenburupean. Bloga oinarrizko lanabes gisa errotu da hizkuntza-eskoletan. Baina bitarteko bat baino gehiago da. Ezinbesteko tresna bilakatu da, idazketa-modu berriak ikasteko. Hizkuntzaren irakaskuntzan, helburu garrantzitsua da Interneten behar bezala idaztea. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Felipe Zayas

"La reflexión gramatical en un enfoque comunicativo de la enseñanza de lengua" (bideo-laburpena)

1998an, Felipe Zayas zenak hitzaldi bat eman zuen HABEk antolaturik, "La reflexión gramatical en un enfoque comunicativo de la enseñanza de lengua" izenburupean. Bideo-laburpen honetan, bukaerako hitzak ekarri nahi izan ditugu, gaurkotasunik galdu ez duten zenbait gai argi eta zehatz jorratzen baitira (hizkuntzaren erabilera-esparruak eta testu-generoak, ikasleen interesak, sekuentzia didaktikoa azken ekoizpena helburu, gramatikaren hausnarketa eta ebaluazioa...).