Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2201
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Eskuetan duzu, irakurle, Hizpide aldizkariaren 57. alea. Lan monografiko bati eskaini diogu, “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbide bat” izenburukoari.
Oinarrizko galdera du monografiak abiapuntu: behin EKP (Euskaltegi Kurrikuluaren Proiektua) eginda, orain zer? Hau da, nola egin euskaltegi- kurrikulua bera?
Irakasle kezkatuaren galdera da. Atzeman du kurrikuluan duela euskalduntzearen indarberritzearen giltzarria, eta sakontzen jarraitu nahi du. Nola gauzatu proiektua eta euskalduntzearen berrikuntza? Zein da hurrengo urratsa? Nola uztartu planteamendu berria eta eguneroko jarduna? Eta, bide batez, nola egin xede berezietako kurrikuluak ere? Kontua ez da espedientea betetzea, baizik serio hartzea HEOK (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua) eta bihotzean duen egitasmo ausarta.
Kezka horiei erantzun nahi die lan monografiko honek, euskaltegi-kurrikulua( k) egiteko jardunbide bat eskainiz. Elkarrekin landu eta ondu dute jardunbidea Lourdes Elosegi eta Pello Esnal lankideek, eta hainbat euskaltegitako irakasleekin EKPak bideratuz probatu eta frogatu.
Aldi berean, lan sakona eta praktikoa da, HEOKaren erraietatik sortua eta euskaltegietako beharren arabera egina.
Zortzi artikulu / kapitulu izanik, lehenengoak laburbiltzen du monografiaren mamia. Izenburua ere monografiarena du: “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea”. Baina ez da jardunbide hutsa. Sustraietatik hartzen du kurrikuluaren gaia, eta oinarri sendoak ipiniz garatzen ditu jardunbidearen lau urratsak. Ekintza komunikatiboa kontzeptua du jardunbideak oinarri nagusia, horren ondorio den testuaren ikuspegiaz indartua.
Hain zuzen, “Ekintza komunikatiboa” du izenburu bigarren kapituluak, eta kontzeptu hori azaltzea xede, hizkuntzaren ikuspegi berria ezin egokiago biltzen eta adierazten duelakoan.
Hirugarren kapitulua, “Testuaren barne-arkitektura”, testuaren egitura aurkeztera emana dago, Bronckartek luze eta egoki landutako ereduari jarraiki. Autore ezagun honek hiru maila (edo geruza) bereizten ditu testuaren barne-eraketan, eta guztira zortzi osagai-edo atzematen: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) sekuentziak (testu-motak), 4) konexioa (testu-antolatzaileak), 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa.
Osagai horietako batzuk ezagun samarrak ditugu. Beste batzuk, aldiz, (ia) berriak. Bada, horietako bost dituzte langai monografiaren ondorengo kapituluek.
Azpimarratzekoak dira “Diskurtso-tipoak” –laugarren kapitulua– eta “Aditz-kohesioa” –zazpigarrena–. Izan ere, horietan atzeman daiteke, inon atzematekotan, noraino garamatzan hizkuntzaren ikuspegi –paradigma– berriak.
Azken kapitulua ere, “Modalizazioa”, arretaz irakurtzea merezi du. Hemen eta zazpigarren kapituluan ikusiko dugu nolako dimentsio berria hartzen duten aditzaren ohiko hiru funtzioek; hau da, denbora markatzeak, aspektua markatzeak eta modalizazioa gauzatzeak.
Gainerako bi kapituluak, “Testu-motak” eta “Konexioa: testu-antolatzaileak”, ezagunagoak ditugu edukiaz, baina jakingarriak gertatuko zaizkigu ostera ere. Hain da agortezina hizkuntzaren paradigma diskurtsibo- pragmatikoa.
Kapitulu guztiek didaktika dute abiapuntu eta helmuga euskararen i(ra)kaskuntzaren zerbitzuan. Eta euskal testuak dituzte behin eta berriro langai.
Azkenik, bi eranskinek osatzen dute lana. Lehenengoak, “Ekintza komunikatiboa helburu” izenekoak, euskalduntzearen hiru lehen mailetako hainbat ikas-helburu eskaintzen ditu. Bigarrenaren edukia, izenburuak berak adierazten du: “Testu baten azterketa”. Eta bibliografiari dagokion atalak burutzen du lana.
- Atala:
- Egileak:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 57
Ahozko adierazpenaren gaineko hainbat gogoeta
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1232
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, gure ikasleek, euskaltegietako ikasleek, euskaran lortzen duten mintzamenari buruzko gogoetatxo bat egin nahi izan dut: zer egiteko kapaz diren euskaltegiko prozesua amaitzen dutenean, eta zer hutsune duten. Eta hutsune hori zenbateraino den gure irakasleon) erantzukizuna eta non dagoen konponbidea, baldin eta balego, jakina. Bildu ditugun datuak ez dira, beharbada, zehatz-zehatzak izango; baina, bai, geure ikasleen artean ikusitakoak eta azken urteotako esperientziari zuzen-zuzen lotuak.
- Atala:
- Egilea:
- Ugalde, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Barne-ahotsa: Faktore kritikoa H2 ikastean
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1347
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Brian Tomlinson doktoreak oraintsu Hizkuntza Irakaskuntza eta Ikaskuntzako Irakasle-postua lortu du Leeds-eko Metropole Unibertsitatean. Lehenago, Nigerian, Zambian, Vanuatun, Indonesian, Japonian, Singapurren egin du lan, eta Luton-go Unibertsitateko H2ko Materialen Garapeneko MA Ikastaroen Zuzendaria izan da. Halaber, MATSDAko lehendakaria da, berak 1993an sortutako nazioarteko materialen garapenerako elkartekoa alegia. Berrogei herrialdetik gorako irakasleei hitzaldiak eman dizkie, eta artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu, Discover English, Openings and Materials Development in Language Teaching, besteak beste.
Jatorrizko argitaratzailearen oharra: Barne-ahotsari buruz Tomlinson-ek egiten dituen iruzkinak oso interesgarriak izango dira ziur aski, baina baliteke gai ezezaguna izatea irakurle askorentzat. Egile honek ez dio nozioa berea soilik denik, baina modu koherente eta osoan landu du berak. Bere bibliografia zabalarekin batera ondoren azaltzen dena ikusita, barne-ahotsak lehen mailako aurkezlea eta defendatzailea aurkitu duela dirudi.
- Atala:
- Egilea:
- Tomlinson, Brian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Ikaskuntza telematikoa: hainbat ideia
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1288
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure XXI. mendeko gizartea etengabe aldatzen ari da. Edozein arlotako profesionalek birgaitzeko ikastaroei jarraitu behar diete, beren burua eguneratuta izan nahi badute. Enpresa guztientzat kostu izugarria da langileak eguneratzea. Teknologia berriei esker, kostu hori murrizteko eta leku eta ordutegien mugak gainditzeko aukera dago. Euskara-irakasleei ere “on-line” ikasteko eskaintza luzatu nahi diegu, horien formaziorako ikastaroak antolatuz, HABEko plataforma telematikoan, “Irakaslearen Gunean”, hain zuzen ere. Han eta hemen ari diren euskara-irakasleentzat oso aproposa ikusten dugu ikaskuntza telematikoa, haien prestakuntza hobetzeko eta eguneratzeko, euskaltegitik edota etxetik mugitu gabe.
- Atala:
- Egilea:
- Lasheras, María José
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Eztabaida handia. Proposamena: TESOL zientzia da, ez artea
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 808
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
David Nunan TESOLeko lehendakaria da. Hizkuntzalaritza Aplikatuko irakaslea eta Hong Kong-eko Unibertsitateko English Centre delakoaren zuzendaria. Bigarren hizkuntzaren curriculumari, ikasgelara zuzendutako ikerketari eta atazatan oinarritutako ikaskuntzari buruz berrogeita hamarretik gora liburu eta artikulu idatzi ditu. Cambridge University Press-ek oraintsu argitaratu dizkion lanen artean hauexek ditugu: (Kathleen M. Bailey-rekin batera) Voices from the Language Classroom; Qualitative Research in Second Language Education; eta (Clarice Lamb-ekin batera) The Self-Directed Teacher. Nunan-en lau mailako ATLAS-Learning- Centered Communication Heinle & Heinle / International Thomson Publishing-ek argitaratu zuen, eta bere hiru mailako Listen In serieak International Thomson Publishing argitaletxeak.
Jatorrizko edizioaren arduradunaren oharra: Idazlearen eskutik orri inprimatura hitzak egiten duen bidea batzuetan gorabeheratsua eta ustekabekoa izaten da, bere bira eta bihurguneekin. Horixe da 1996ko TESOLeko Konbentzioan izandako Eztabaida Handi honen kasua. Aurkeztutako ideiak aberatsak, gogoetara bultzatzen dutenak eta, denborari dagokionez, oraindik egokiak dira. Garrantzitsua da ahalik eta gehienei helaraztea, eta oso pozik gaude lehen aldiz hemen inprimatuta azaltzen direlako. Eztabaidan, bost partaideok talde bateko kideak ginen eta txandaka hitz egin genuen, aurrez prestatutako txostenetan oinarrituz nagusiki. Hizlari bakoitzaren hitzak ekitaldi bakar baten agiriaren zati independente gisa aurkezten dira.
- Atala:
- Egileak:
- Nunan, David
- Shohamy, Elana
- Widdowson, Henry
- Larsen-Freeman, Diane
- Tucker, G. Richard
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Hizkuntz antsietatea eta ikasgelako dinamika: ikasle helduei buruzko ikerketa bat*
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 966
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakasle-sen hutsari jarraikiz, gauza agerikoa da probetxuzkoagoa dela ikas-prozesuari begira ikasgelako giro adeitsua eta mehatxurik gabea tentsioak eta antsietateak jotako giroa baino. Hainbat eta hainbat ikasle helduk larderia senti dezakete hizkuntza ikastean. Eta egon litezke horretarako zenbait arrazoi. Ikasgelako dinamika funtsezkoa da horretan guztian eta irakaslearen jokabidea ere zer esanik ez. Artikulugileak antsietatea sor dezaketen hainbat alderdiri erreparatu eta horiek saihesteko hainbat iradokizun ere eskainiko ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Turula, Anna
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Nortasunaren eragina H2ren irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 849
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz irakasle moduan esaten badut “ikasleari tenperatura afektibo eta emozionala hartu behar zaiola eskolako hiru alditan: hasieran, indarrak neurtzeko. Eskolan zehar, planteatutako jardueraren egokitasuna ikusteko. Eta bukaeran, haren asebetetze-maila neurtzeko”, baten batek pentsatuko du gaia ez dela hizkuntz irakaskuntza, medikuntza baizik. Bakarren batek, ordea, berehala igarriko dio artikuluaren mamiari: nortasunaren eragina hizkuntz irakaskuntza-ikaskuntzan. Eta, agian, askok eta askok pentsatuko dute: “horra hor non datorren beste asmazio berri bat irakasleon lana katramilatzera”. Nortasunaren ezaugarriak batzuentzat pisuzko aldagai psikosozialak dira. Beste batzuentzat, berriz, eremu lausoa baizik ez dira, eta, ikerketa frankoren premian daude oraindik ere aintzat hartzeko.
- Atala:
- Egilea:
- González, Bakarne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Hizkuntzak ikasteari buruzko usteak: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 816
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, “usteak” izeneko aldagaia aztertuko dugu. Denok ditugu hainbat uste hizkuntzak ikasteari nahiz irakasteari buruz: haurtzaroan ikasten ez bada ez dago H2 ikasterik; gramatika garai zaharretako kontua baino ez da; izaera isilekoei gehiago kostatzen zaie ikastea; irakasle hobea da xede-hizkuntzaren jatorrizko hiztuna H2 gisa ikasi duena baino, etab.
Uste horiek ez dute norberaren esperientzietan beti oinarrituta egon beharrik. Eta askotan ustelak ere izan litezke. Bidezkoa da pentsatzea ikasleek beren usteen arabera jardungo dutela hizkuntza ikastean, hau da, usteak nolakoak ikas-estrategiak halakoak izango direla. Ikasleen usteak bezain garrantzizkoak dira irakasleenak ere. Eta badu, era berean, bere garrantzia ikasleen eta irakasleen usteak bat etortzeak. Alor honetan ari diren ikertzaileen galderak dira, besteak beste, usteak zein diren, oinarria non duten baita ikas-prozesuari eta lorpenari berari ere nola eragiten dioten.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54







