Ikaskuntza telematikoa: hainbat ideia

Argitaratua: Sunday, 18 May 2003, 3:55 PM
hizpide 52

Gure XXI. mendeko gizartea etengabe aldatzen ari da. Edozein arlotako profesionalek birgaitzeko ikastaroei jarraitu behar diete, beren burua eguneratuta izan nahi badute. Enpresa guztientzat kostu izugarria da langileak eguneratzea. Teknologia berriei esker, kostu hori murrizteko eta leku eta ordutegien mugak gainditzeko aukera dago. Euskara-irakasleei ere “on-line” ikasteko eskaintza luzatu nahi diegu, horien formaziorako ikastaroak antolatuz, HABEko plataforma telematikoan, “Irakaslearen Gunean”, hain zuzen ere. Han eta hemen ari diren euskara-irakasleentzat oso aproposa ikusten dugu ikaskuntza telematikoa, haien prestakuntza hobetzeko eta eguneratzeko, euskaltegitik edota etxetik mugitu gabe.