Hizkuntz antsietatea eta ikasgelako dinamika: ikasle helduei buruzko ikerketa bat*

Argitaratua: igandea, 2003(e)ko maiatzaren 18(e)an, 15:30(e)tan
hizpide 53

Irakasle-sen hutsari jarraikiz, gauza agerikoa da probetxuzkoagoa dela ikas-prozesuari begira ikasgelako giro adeitsua eta mehatxurik gabea tentsioak eta antsietateak jotako giroa baino. Hainbat eta hainbat ikasle helduk larderia senti dezakete hizkuntza ikastean. Eta egon litezke horretarako zenbait arrazoi. Ikasgelako dinamika funtsezkoa da horretan guztian eta irakaslearen jokabidea ere zer esanik ez. Artikulugileak antsietatea sor dezaketen hainbat alderdiri erreparatu eta horiek saihesteko hainbat iradokizun ere eskainiko ditu.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Fontes Linguae Vasconum

Komunikazio-antsietatea euskara bigarren hizkuntza dutenengan

Jasone Cenoz eta Alaitz Santosek idatzitako "Komunikazio-antsietatea euskara bigarren hizkuntza dutenengan" artikulua argitaratu dute Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 124. zenbakian (2017ko uztaila-abendua). Artikulu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan H1 gaztelania duten hiztunen euskararekiko komunikazio-antsietateari buruzko ikerketa bat aurkezten da.