Barne-ahotsa: Faktore kritikoa H2 ikastean

Argitaratua: Sunday, 18 May 2003, 4:10 PM
hizipide 52

Brian Tomlinson doktoreak oraintsu Hizkuntza Irakaskuntza eta Ikaskuntzako Irakasle-postua lortu du Leeds-eko Metropole Unibertsitatean. Lehenago, Nigerian, Zambian, Vanuatun, Indonesian, Japonian, Singapurren egin du lan, eta Luton-go Unibertsitateko H2ko Materialen Garapeneko MA Ikastaroen Zuzendaria izan da. Halaber, MATSDAko lehendakaria da, berak 1993an sortutako nazioarteko materialen garapenerako elkartekoa alegia. Berrogei herrialdetik gorako irakasleei hitzaldiak eman dizkie, eta artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu, Discover English, Openings and Materials Development in Language Teaching, besteak beste.

Jatorrizko argitaratzailearen oharra: Barne-ahotsari buruz Tomlinson-ek egiten dituen iruzkinak oso interesgarriak izango dira ziur aski, baina baliteke gai ezezaguna izatea irakurle askorentzat. Egile honek ez dio nozioa berea soilik denik, baina modu koherente eta osoan landu du berak. Bere bibliografia zabalarekin batera ondoren azaltzen dena ikusita, barne-ahotsak lehen mailako aurkezlea eta defendatzailea aurkitu duela dirudi.