Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
1237 - Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1586
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Moodle plataforman ikastaroak sortzen ikasteko prestakuntza emango du Silvia Sola irakasleak. Edozein irakaskuntza-moldetarako erabilgarria izango da, bai aurrez aurrekorako, bai jardun bikorako, bai online eskolak emateko.
Plataformak eskaintzen dituen zenbait tresna aztertuko dira: komunikazioa sustatzeko, elkarreraginerako, ikasleak motibatzeko, gaiak aurkezteko eta ebaluaziorako. Era berean, Moodle-n txerta daitezkeen erreminta batzuk izango dira langai.
- Atalak:
- Egilea:
- Silvia Sola San Martin
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Teknologia
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
GIELE taldearen VI. jardunaldiak Cádizen
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko martxoak 26
- Bisitak: 910
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Azaroaren 15 eta 16an Cádizen izango dira GIELE taldearen VI. Jardunaldiak. "Ebaluazioaren funtsezko kontzeptuak egungo testuinguruan" da aurtengo ekitaldiaren gai nagusia.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
Euskal Sektore Publikoaren euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuaren berrikuntzak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko martxoak 21
- Bisitak: 1203
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Bi hamarkada baino gehiago igaro dira EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko 86/1997 Dekretua indarrean jarri zenetik, eta euskal sektore publikoak bazuen normalizazio-arau orokor komunak bateratzeko beharra. Izan ere, sektore horietako batzuk (Hezkuntza, Osasuna, Ertzaintza eta Justizia) 1997ko Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo geratu ziren eta halaxe egon dira orain arte. Beraz, Euskal Sektore Publikoaren euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuaren helburua da hizkuntza-normalizazioaren irizpideak garai berrietara egokitzea eta sektore publiko osoaren koordinazioa bermatzea.
Dekretuak lau kapitulutan banatuta dago eta, hirugarrenean, hizkuntza-eskakizunen sistema arautzen duen kapituluan, daude, hain zuzen ere, berrikuntzarik nagusienak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Ebazpena, Agindua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
HABEren 2024ko egiaztatze-deialdietan arituko diren Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu dira
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko otsailak 8
- Bisitak: 1153
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Otsailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara HABEren zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2024ko ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatzeko dena.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Ebazpena, Agindua
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
Bitartekotzaren ertzak arakatzen
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko abenduak 20
- Bisitak: 1238
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azaroaren 10ean, GIELE V. Jardunaldien barruan, Cervantes Institutuko Hizkuntza Egiaztatzegintzaren Unitateko arduradun Javier Frunsen gidaritzapean, hogeitaka hizkuntza-teknikarik lau orduko saioa egin genuen bitartekotzaren ertz ugariak ezagutu nahian, eta halaxe ekin genion Javierren azalpenak entzuteari, urduri eta jakin-min handiz, baina betiere haren jarraibideei adi-adi segitzeko gogoz.
- Atala:
- Egilea:
- Hoyos Sein, Mikel
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Jardunaldia
Guztiak elkarrekin, noranzko berean
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko abenduak 13
- Bisitak: 1117
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Sergi Linares ordezkariak Valentzian abian den CIEACOVA proiektua aurkeztu zuen; hain zuzen ere, Valentziako zazpi unibertsitatek egiaztatzegintzari begira abian jarritako lankidetza-proiektua.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Jarduera mota:
- Jardunaldia
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
Bota diezaiogun gatz pixka bat adimen artifizialari!
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 1225
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Telefonoa eta ordenagailua ezinbesteko egin ditugun garaiotan, ez dago gaizki atzera begiratzeko beta hartzea: ordenagailuak eskuartean izaten hasi ginenean, zalantzan jartzen genuen nola lagundu ziezagukeen makina hark gure lana egiten, nola arraio lagunduko zigun WordPerfect itsusi eta gatzgabe hark. Guztiok ikasi dugu, gutxi-asko, eskuko telefonoa erabiltzen eta ordenagailuak piztu eta nabigatzaileari eskaeraren bat edo beste egiten... Baina horrekin konformatu ez eta bada makinak “gizaki” bihurtzeko lanean diharduenik. Horretan dabiltza, eta bidea egiten ari dira, gainera: horren erakusgarri da, besteak beste, hain modan dagoen ChatGPT sonatua. Orain artean ikasi dugunari jarraikiz, komeni guri ere olatu (artifizial) hori hartzea lehertu baino lehen.
- Atala:
- Egilea:
- Azkue Iruretagoiena, Enara
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Teknologia
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Jardunaldia
GIELEren V. jardunaldia Gironako harresi-barruan
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 27
- Bisitak: 1106
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2023ko azaroaren 10ean eta 11n egin zen GIELEren V. jardunaldia. Lehen egunerako, ohi bezala, lau orduko lantegiak antolatu zituzten, eta gaiak askotarikoak izan ziren; guzti-guztiak hizkuntzen ikas-iraskuntzari eta egiaztatzegintzari hertsiki lotuak. Aurtengoan, proben kalitatea kontrolatzeko datuei, ulermen-probetako itemak sortzeari, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan jasotako deskriptoreei eta adierazpen-, bitartekotza- eta elkarreragin-proben kalifikazioei buruzko aurkezpen eta ikastaro praktikoak landu ziren.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana







