Euskal Sektore Publikoaren euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuaren berrikuntzak

Argitaratua: Thursday, 21 March 2024, 12:31 PM
Eusko Jaurlaritza logoa

Bi hamarkada baino gehiago igaro dira EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko 86/1997 Dekretua indarrean jarri zenetik, eta euskal sektore  publikoak bazuen normalizazio-arau orokor komunak bateratzeko beharra. Izan ere, sektore horietako batzuk (Hezkuntza, Osasuna, Ertzaintza eta Justizia) 1997ko Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo geratu ziren eta halaxe egon dira orain arte. Beraz, Euskal Sektore Publikoaren euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuaren helburua da hizkuntza-normalizazioaren irizpideak garai berrietara egokitzea eta sektore publiko osoaren koordinazioa bermatzea.

Dekretuak lau kapitulutan banatuta dago eta, hirugarrenean, hizkuntza-eskakizunen sistema arautzen duen kapituluan, daude, hain zuzen ere, berrikuntzarik nagusienak.

Berrikuntza nagusiak:

  • Era egokituan, irisgarrian, egokian eta inklusiboan emango dira desgaitasunen bat duten pertsonen hizkuntza-eskakizunak eta euskarazko hizkuntza-gaitasuna.
  • Euskararen jakite-maila frogatzeko eta ebaluatzeko hiru bide zeuden orain arte: IVAPeko deialdi ohiko eta berezien bidez azterketa gainditzea, beste titulu batzuk egiaztatzea (HABE, Hizkuntza Eskola Ofizialak…) edota ikasketak euskaraz egiteagatik salbuespena izatea. Dekretu honetan, honako bideak arautzen dira euskararen jakite-maila egiaztatzeko aurrera begira:
    • Lanpostuak hautatzeko edo betetzeko prozesuko probak euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabilita egitea eta gainditzea. Proba gainditu ondoren, lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko ahozko zein idatzizko komunikazio-gaitasun egokia eta nahiko duela frogatzen bada, lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko adinako euskararen jakite-maila duela ulertuko da.
    •  Lanpostuari dagozkion eginkizunetan euskara erabiltzea. Lanpostuari dagozkion eginkizun eta zereginetan euskara benetan erabiltzea lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko modu gisa ebaluatuko da. Horrela, ahozko eta idatzizko ulermen- eta adierazpen-trebetasunak aurrez aurre egiaztatu beharko dira. Batetik, eskatzaileak oso-osorik bere kabuz landutako dokumentu idatziak aurkeztu beharko ditu. Bestetik, beharrezkotzat jotzen diren elkarrizketetan parte hartu beharko du. Izan ere, ebaluatzaileek elkarrizketak egingo dizkiete hierarkian gorago dauden arduradunei eta, hala badagokio, baita lankide edo mendekoei ere
  • Hiru hizkuntza-eskakizun mota bereiziko dira, lanpostuaren funtzio komunikatiboetan oinarrituta:
    • Hizkuntza-eskakizun simetrikoak, idatzizko zein ahozko adierazpen- eta ulermen-trebetasunen gaitasun-maila bera behar denean. Aurreko Dekretuan jasoa.
    • Hizkuntza-eskakizun asimetrikoak, lanpostu jakin bateko eginkizunak betetzeko ahozko eta idatzizko adierazpen- eta ulermen-trebetasunetan gaitasun-maila diferenteak behar direnean, beheko taulako konbinazioen arabera.
    • Desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan, desgaitasun-txostenaren arabera ezin bazaie gaitasun-maila bat ebaluatu, dela idazmenean eta irakurmenean, dela mintzamenean eta entzumenean, ez dituzte egiaztatu beharko ebaluatu ezin zaizkien adierazpen- eta ulermen-trebetasun horiek.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUN SIMETRIKOAK

 


HIZKUNTZA-ESKAKIZUN ASIMETRIKOAK

 

DESGAITASUNAK DITUZTENEN HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK

Irakurmena eta idazmena

Entzumena eta mintzamena

 

Irakurmena eta idazmena

Entzumena eta mintzamena

 

Irakurmena eta idazmena

Entzumena eta mintzamena

 B1

B1

 

 A2

B1

 

 B1

-

B2

B2

 

B1

B2

 

B2

-

C1

C1

 

B2

C1

 

C1

-

C2

C2

 

C2

C1

 

C2

-

 

 

 

 

 

 

-

B1

 

 

 

 

 

 

-

B2

 

 

 

 

 

 

-

C1

 

 

 

 

 

 

-

C2