GIELE taldearen VI. jardunaldiak Cádizen

Argitaratua: Tuesday, 26 March 2024, 12:02 PM
GIELE logo

Azaroaren 15 eta 16an Cádizen izango dira GIELE taldearen VI. Jardunaldiak. Ebaluazioaren funtsezko kontzeptuak egungo testuinguruan da aurtengo ekitaldiaren gai nagusia. Ekitaldiak Andaluziako Hezkuntza Sailaren Zuzendaritza Nagusiaren laguntza izango du eta, oraindik, egitaraua osatu gabe dagoen arren, jakinarazi dute Carmen Tovar, Instituto Nacional de Evaluación Educativako zuzendaria, izango dela hizlarietako bat.

V. ekitaldian, Gironan, ebaluazio-arloko praktika onen jarraibideak sortzeko proposamena egin zen. Beraz, aurtengo ekitaldian, praktika onen proposamenari ekiteaz gain, talde-lana eta erakundeen arteko lankidetza bultzatu nahi ditu GIELEren VI. ekitaldiak.

Ebaluaziogintzako praktika onak lantzeko asmoz, bost arlo zehaztu dituzte:

    • Itemak idaztea / zehaztapenak
    • Ebaluatzaileen prestakuntza / irizpideen estandarizazioa
    • Estandarrak finkatzea / EEMBarekin ainguraketa
    • Ebaluazioa ikasgelan
    • Aniztasunari arreta / egokitzapenak

Larunbatean, bost arlo hauetako gai interesgarrienetan sakontzeko aprobetxatuko da, eta, ondoren, talde-lanaren bidez hobekuntza-proposamenak egiteko. Beraz, oraingoan ere, antolatzaileen xedea da, talde-lanari etekin handiena ateratzeko eta lankidetzan akordio bateratuak lortzeko, hainbat  erakunde eta tokitako ordezkariak biltzea ekitaldian.

Bidez batez, GIELEren VI. jardunaldietarako zehaztutako bost arloetako proposamenak egiteko epea ireki dute ekainaren 15 arte. Interesa izanez gero, jarri harremanetan GIELEko koordinazio-batzordearekin, honako helbidean: giele.evaluaciondelenguas@gmail.com. Egitarauaren lehen zirriborroa uztailaren 26rako prest egotea aurreikusten dute.