Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Programen diseinua: teoriatik praktikara igarotzeko zenbait arazo
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1075
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
ZUTABEren azken alean hizkuntz irakaskuntza formaren inguruan antolatzea baino esanahiaren inguruan antolatzea onuragarriagoa dela pentsarazten duen zenbait arrazoi azaldu zuen David Wilkins-ek. Ikastalde jakin batentzat sillabusa antolatzerakoan semantikaren aldetik jotzen denean sortzen diren arazo batzuk aztertu nahi ditut oraingoan.
- Atala:
- Egilea:
- Morrow, Keith
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
Metodologiaz
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 1224
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntza bat ikasten hasteko arrazoiak askotarikoak izan daitezke. Motibazio ezberdinen zerrendatzea alde batetara utziz, motibazio (behar) ezberdinek metodologiaren gauzatzean duten intzidentzia azpimarratzea interesatzen zaigu oraingo honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Agirre, Beni
- Basurto, Aitor
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
Euskalduntzearen programazioa, langaiak eta ebaluazioa hezkuntza ez-formalean
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 1186
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezer baino lehen, koka dezagun geurea gai orokorraren barnean eta zehatz dezagun bere edukia; bi gaiak, orokorra («Euskara irakasteko metodoak») eta gurea, («Euskalduntzearen programazioa, langaiak eta ebaluazioa hezkuntza ez-forrnalean») ez baitatoz bat beren edukietan. Izan ere, batetik, euskararen irakaskuntza ez baita ez euskalduntzearekin, ez hezkuntza ez-formalean agortzen; bestetik, berriz, programazioa, langaiak eta ebaluazioa ez baitira metodoen eremura mugatzen.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
Silabuserako hurbilpena: komunikatiboa, funtzionala ala nozionala?*
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abuztuak 9
- Bisitak: 753
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
'Komunikatiboa', 'funtzionala', 'nozionala', hona azken hiruzpalau urteetan irakasleen hiztegian sartu eta geroztik hizkuntzalariek erabiltzen dituzten hiru hitz. Alabaina, azkenaldi honetan argitara edo eskaini den testuliburu askok adierazten duenez, zaletasun bereziz onartu dituzte hizkuntz irakasleek ideia horiek. Agian ez da oraindik garbi egongo aurkikuntza hauek moda iragankor baten agerpen diren (horrelakoak sortu ohi baitira aldian-aldian hizkuntz irakaskuntzaren munduan) ala geure aurrean dugun hau joeraren aldakuntza oso oinarrizkoa eta iraunkorra den.
Dena dela, hizkuntz irakasleak gai izan behar du ideia berrien aurrean bere ondorioak ateratzeko eta, are garrantzitsuago dena, jator eta ongi aztertuta gero, sasikoa eta axalekoa bereizteko. Horretarako, irakasleak garbi ulertu behar du zein printzipiotan oinarritzen diren joera berriak. Lan horretan laguntzea da idazki honen helburua.
- Atala:
- Egilea:
- Wilkins, D. A.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakiak:
- 8
- 7
Mikrohizkuntz ariketak, laborategian nahiz ikasgelan: zergatik, noiz eta nola
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abuztuak 9
- Bisitak: 1031
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Mikrohizkuntz ariketak» lana da ZUTABE ale bikoitz honetako monografiaren muina eta abiapuntua. Lehendik ere aldizkari honetan ezaguna dugun Patxi Ezkiagak taxutu ditu hemen ematen ditugun «Mikrohizkuntz ariketak» eta baita hurrengo baterako utzi ditugun «Makrohizkuntz ariketak» ere. Ariketa guzti hauek hizkuntz laborategietan egiten diren ariketetan dute oinarria, eta hizkuntz laborategietan nahiz edozein ikasgelatan erabiltzeko moduan prestatu dira, euskalduntzearen programazio ofizialari jarraiki prestatu ere.
Hiztegiari dagokionean, «Helduen euskalduntzea programatzen-84» liburuko «lkaslearen oinarrizko hiztegia» erabili da, eta hizkuntz formei dagokienean, berriz, «Euskalduntzearen A mailarako langaiak. l. urratsa. Irakaslearen liburua» -ren sarreran ematen den «Euskalduntzearen A mailako urratsak unitatez unitate» -ari lotzen.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakiak:
- 8
- 7
Entzumena lantzeko ariketak
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 2989
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aurreko ZUTABEn, 5. zenbakian hain zuzen, «Entzumena lantzeko zenbait ohar» izeneko artikuluan, entzumenari buruzko zenbait puntu teoriko aztertu ziren.
Bi ziren, batez ere, puntuok:
- Lehenik, nolakoa den bizitza errealean entzuteko prozesua.
- Eta, bigarrenik, ikasleek entzumena lantzerakoan izaten dituzten arazoak.
Hirugarren puntu bat ere agertu zen artikuluaren sarreran, entzumena lantzeko klasean erabil daitekeen zenbait ariketa mota, hain zuzen; baina hurrengo ZUTABE batetarako uzten zen puntu hori. Hemen aztertuko dugu, bada, hirugarren puntua: «Entzumena lantzeko ariketa motak». Artikulu honetan azaltzen den ariketen sailkapena Penny Ur-en «Teaching Listening Comprehension » liburuan oinarrituta dago, eta artikuluan azaltzen diren entzumen-ariketa gehienak, berriz, HABEren «Euskalduntzearen A mailarako langaiak » liburutik hartuak dira edo beste zenbait bibliografiatan azaltzen diren entzumen-ariketa liburuetatik euskarara egokitutakoak.
- Atala:
- Egilea:
- Urizar, Ane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Errealitatea eta bigarren hizkuntzeko rol-jokoak
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1188
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Duela gutxi, Shangain, ikasle helduentzako ingeles-ikasgela bateko ikasle bati zera proposatu zitzaion: autobusean bere aldamenean zeukan neskari asko maite zuela esaten ziola irudika zezala.
Rol-jokoetan eskarmentu handirik ez zuen irakasle bati bururatu zitzaion hori, bere ikasleen hizkuntz produkzioa suspertu nahian. Ondorioa zera izan zen: joko dramatikoan parte hartu zutenen artean ez zela benetako komunikaziorik sortu, barre nerbioso batzu besterik ez.
- Atala:
- Egileak:
- Piper, David
- Piper, Terry
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Andragogia eta hizkuntzen ikaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1412
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Andragogia hizkuntzen ikaskuntzan nola aplika daitekeen adieraztea da artikulu honen helburua. Horretarako, Andragogiaren printzipioekin ondo etorri eta hizkuntzak irakasteko balio dezaketela uste dudan zenbait saio aurkeztuko ditut.
Hezkuntz proiektu askotan aplika daitezke Andragogiaren printzipioak, baina esan dezakegu ez dela horien artean bat bera ere Andragogia bere osotasunean ezarri duenik eta, are gutxiago, hori berak bakarrak egin duenik. Helduei zuzendutako hizkuntz irakaskuntzako proiektuek helduaren berezitasunak kontuan hartu eta beren prozesuetan isladatzen dituzten neurrian izango da zilegi proiektu horiek Andragogiaren ildotik dabiltzala esatea.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6







