Errealitatea eta bigarren hizkuntzeko rol-jokoak

Argitaratua: larunbata, 1984(e)ko abenduaren 15(e)an, 12:15(e)tan
Beste iturrietatik

Duela gutxi, Shangain, ikasle helduentzako ingeles-ikasgela bateko ikasle bati zera proposatu zitzaion: autobusean bere aldamenean zeukan neskari asko maite zuela esaten ziola irudika zezala.
Rol-jokoetan eskarmentu handirik ez zuen irakasle bati bururatu zitzaion hori, bere ikasleen hizkuntz produkzioa suspertu nahian. Ondorioa zera izan zen: joko dramatikoan parte hartu zutenen artean ez zela benetako komunikaziorik sortu, barre nerbioso batzu besterik ez.