Mikrohizkuntz ariketak, laborategian nahiz ikasgelan: zergatik, noiz eta nola

Argitaratua: Friday, 9 August 1985, 9:00 AM
Gai monografikoa

«Mikrohizkuntz ariketak» lana da ZUTABE ale bikoitz honetako monografiaren muina eta abiapuntua. Lehendik ere aldizkari honetan ezaguna dugun Patxi Ezkiagak taxutu ditu hemen ematen ditugun «Mikrohizkuntz ariketak» eta baita hurrengo baterako utzi ditugun «Makrohizkuntz ariketak» ere. Ariketa guzti hauek hizkuntz laborategietan egiten diren ariketetan dute oinarria, eta hizkuntz laborategietan nahiz edozein ikasgelatan erabiltzeko moduan prestatu dira, euskalduntzearen programazio ofizialari jarraiki prestatu ere. Hiztegiari dagokionean, «Helduen euskalduntzea programatzen-84» liburuko «lkaslearen oinarrizko hiztegia» erabili da, eta hizkuntz formei dagokienean, berriz, «Euskalduntzearen A mailarako langaiak. l. urratsa. Irakaslearen liburua» -ren sarreran ematen den «Euskalduntzearen A mailako urratsak unitatez unitate» -ari lotzen.