Euskalduntzearen programazioa, langaiak eta ebaluazioa hezkuntza ez-formalean

Argitaratua: larunbata, 1985(e)ko abenduaren 14(e)an, 13:15(e)tan
Gai monografikoa

Ezer baino lehen, koka dezagun geurea gai orokorraren barnean eta zehatz dezagun bere edukia; bi gaiak, orokorra («Euskara irakasteko metodoak») eta gurea, («Euskalduntzearen programazioa, langaiak eta ebaluazioa hezkuntza ez-forrnalean») ez baitatoz bat beren edukietan. Izan ere, batetik, euskararen irakaskuntza ez baita ez euskalduntzearekin, ez hezkuntza ez-formalean agortzen; bestetik, berriz, programazioa, langaiak eta ebaluazioa ez baitira metodoen eremura mugatzen.