Entzumena lantzeko ariketak

Argitaratua: Saturday, 15 December 1984, 12:20 PM
Gela irekia

Aurreko ZUTABEn, 5. zenbakian hain zuzen, «Entzumena lantzeko zenbait ohar» izeneko artikuluan, entzumenari buruzko zenbait puntu teoriko aztertu ziren.
Bi ziren, batez ere, puntuok:
 - Lehenik, nolakoa den bizitza errealean entzuteko prozesua.
- Eta, bigarrenik, ikasleek entzumena lantzerakoan izaten dituzten arazoak.
Hirugarren puntu bat ere agertu zen artikuluaren sarreran, entzumena lantzeko klasean erabil daitekeen zenbait ariketa mota, hain zuzen; baina hurrengo ZUTABE batetarako uzten zen puntu hori. Hemen aztertuko dugu, bada, hirugarren puntua: «Entzumena lantzeko ariketa motak». Artikulu honetan azaltzen den ariketen sailkapena Penny Ur-en «Teaching Listening Comprehension » liburuan oinarrituta dago, eta artikuluan zehar azaltzen diren entzumen- ariketa gehienak, berriz, HABEren «Euskalduntzearen A mailarako langaiak » liburutik hartuak dira edo beste zenbait bibliografiatan azaltzen diren entzumen-ariketa liburuetatik euskarara egokitutakoak.