Irakasbil
Didakteka
Silabuserako hurbilpena: komunikatiboa, funtzionala ala nozionala?*
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakiak:
- 8
- 7

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakiak:
- 8
- 7
- Visits: 602
- Comments: 0
- Favorites: 0
'Komunikatiboa', 'funtzionala', 'nozionala', hona azken hiruzpalau urteetan irakasleen hiztegian sartu eta geroztik hizkuntzalariek erabiltzen dituzten hiru hitz. Alabaina, azkenaldi honetan argitara edo eskaini den testuliburu askok adierazten duenez, zaletasun bereziz onartu dituzte hizkuntz irakasleek ideia horiek. Agian ez da oraindik garbi egongo aurkikuntza hauek moda iragankor baten agerpen diren (horrelakoak sortu ohi baitira aldian-aldian hizkuntz irakaskuntzaren munduan) ala geure aurrean dugun hau joeraren aldakuntza oso oinarrizkoa eta iraunkorra den.
Dena dela, hizkuntz irakasleak gai izan behar du ideia berrien aurrean bere ondorioak ateratzeko eta, are garrantzitsuago dena, jator eta ongi aztertuta gero, sasikoa eta axalekoa bereizteko. Horretarako, irakasleak garbi ulertu behar du zein printzipiotan oinarritzen diren joera berriak. Lan horretan laguntzea da idazki honen helburua.