Irakasbil
Didakteka
Talde-lana ikasgelan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1510
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jose Angel Medina L de Lenguaren 108 podcasteko gonbidatua da, eta “Trabajar con grupos en el aula” du hizketagaia. Elkarrizketan zehar taldea eta talde zentzuduna zer diren azaldu ondoren, saiatzen da honako galdera-proposamenei erantzuten: a) beharrezkoak al dira ikasketa kooperatiboak, talde-dinamikak eta antzekoak?; b) zeintzuk dira talde-lanaren abantailak eta desabantailak?; eta, c) gidalerrorik bai talde zentzudunekin lan egiteko? Azkenik, sakondu nahi duenarentzat, hiru liburu proposatzen ditu elkarrizketaren amaieran.
Taldea zer den galdetzen diotenean, elkarri eragiten dion pertsona-multzoa dela dio, modu positiboan zein negatiboan, eta gaineratzen du ez dela beharrezkoa leku fisikoa edota denbora partekatzea elkarri eragiteko aukera duten bitartean. Ez du esaten beharrezkoa denik taldean aritzea, baina bai interesgarria honako arrazoiengatik:
- Ekonomikoa. Emankortasunari begiratzen bazaio, inputa biderkatu egiten da taldean arituz gero.
- Metodologikoa. Irakaskuntzan taldean aritzeak ez du baztertzen bakarka egin daitezkeen hainbat jarduera bideratzea. Baina taldea unitate gisa hartuta, areagotu egiten dira ikasleekin bidera daitezkeen lan-proposamenak, besteak beste, elkarrekintzari leku egiten zaiolako.
- Instrumentala. Hizkuntza elkarrekintzarako elementua da, komunikatzeko, jendea harremanetan jartzeko. Taldeak eskaintzen dio ikasleari errealitatetik gertuen dagoen egoera batean entrenatzeko aukerarik handiena; gehiago ikasten baita hizkuntza erabiliz, erabili gabe geratuta baino.
- Psikologikoa. Taldean aritzean, bakarka ematen ez diren,hainbat prozesu,jartzen dira indarrean, hala nola, lankidetza, lehia, erronka... Horretaz gain, taldeak kidetasuna ahalbidetzen du, eta zirrara positiboak ikasprozesuari uztartuz gero, hobetu egiten dute oroimena, etekina … Izan ere, taldea estimulu-sortzailea da, eta zenbat eta aniztasun handiagoa taldean, orduan eta estimulazio-maila altuagoa ikasleengan.
Horrenbestez, talde azkarra, zentzuduna, ezarritako helburuak lortzeko bitarteko eta elkarrekintza egokiak jartzen dituena izango da. Baina taldearen inteligentzia lanean jarri behar dela dio Medinak, ataza eta dinamika egokiak baliatuz; ez baita bere kasa azaleratuko den ezaugarria. Irakaslearen lana izango da kideak modu egokienean elkartzea langai den atazari irtenbiderik egokiena emateko.
Taldean lan egitearen desanbantailaz galdetzean, ordaindu beharreko “peajeak” aipatzen ditu adituak: a) denbora, taldean aritzeak ikasle bakoitzaren adierazpenak hartzen duen presentziagatik; eta b) kontrola, talde txikietan aritzeak gela barruko dinamikaren gaineko jarraipena txikitu egiten duelako.
Bost gidalerro eskatzen zaizkio gonbidatuari talde zentzudunetan lan egiteko eta honakoak aipatzen ditu:
- Lau kide baino gehiagoko taldeetan ez aritzea. Talde osoan oinarrituta ahalik eta gutxien aritzea proposatzen du (aurkezpenak, elkarren berri emateak…).
- Teknika sortzaileak erabiltzea. Ideia-jasa, esaterako. Ekoizten eta partekatzen errazagoak dira, ez dutelako ekarpen "onak" edota "zuzenak" izatea eskatzen. Horretaz gain, partaidetza areagotu eta beldurra uxatzen dute.
- Gelan umorea bidaide izatea. Gehiago ikasten da talde-bizitzan ongizate psikologikoa ere nabarmentzen denean.
- Pertsonari arreta eskaintzea. Taldean aniztasuna da nagusi, baina kide bakoitzari sor zaion errespetua eskaini, ikasi norbanakoak ikasten du-eta.
- Kontuan izatea gelan beti izango dela gogaiturik ehuneko txiki bat. Ez dela egokia, alegia, irakasleak bere jarduna horien atzeraelikaduraren bidez balioestea.