Irakasbil
Didakteka
Reyes Llopis-Garcíarekin hizkuntzalaritza kognitibo aplikatuaz solasean
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Lexikoa
- Gramatika
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Lexikoa
- Gramatika
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
- Visits: 866
- Comments: 0
- Favorites: 0
Reyes Llopis-García izan da LdeLengua podcastaren 164. zenbakirako Francisco Herrerak elkarrizketatu duen aditua. Hizkuntzalaritza kognitibo aplikatua izan da landutako gaia. Azaldu dutenez, Llopis-Garcíaren monografia bat argitaratu zen iaz gaiaz: Applied Cognitive Linguistics and L2 Instruction). Badago HABE Liburutegian.
Ez da podcast horretan New Yorkeko Columbia Unibertsitateko irakasle hau elkarrizketatzen duten lehenengo aldia; esate baterako, 2013ko uztailekoa da LdeLengua 70 con Reyes Llopis hablando de gramática.

Zer den hizkuntzalaritza kognitibo aplikatua eta zertan bereizten den hizkuntzen irakaskuntzan dauden ikuspegi tradizionalagoetatik izan da hasierako mintzagaia. Gramatika eta lexikoa ez bereiztea da funtsezko ideietako bat, buru-errepresentazio bezala ikusten dira biak; azken finean, hizkuntza ez da zatitzen eta alderdi desberdinen continuuma proposatu du. Hizkuntza ulertzeko erari erreparatzen bazaio, esperientzia fisikoetatik dator; alegia, ikuspegia esperientziala da. Izan ere, denok, modu kontzientean edo inkontzientean, espazioaren ideiak aplikatzen ditugu. Hiztunen eta erabileraren ikuspegi humanista azpimarratu da. Llopis-Garcíak adibideak ere eman ditu esandakoa argitzeko.
Metaforen gaia ere landu du liburuan eta solasaldian. Dioenez, mundua kontzeptualizatu egiten dute hizkuntza desberdinetako hiztunek, esperientzia fisikoetatik, sozialetatik, historikoetatik eta abarretatik abiatuta. Hala, “gaitasun metaforikoa” aipatu du: hizkuntza jakin batean hiztunek metaforak ulertzeko eta ekoizteko duten gaitasuna da. Esperientzietatik datozen ideiak (alor fisikoetatik, sentsorialetatik edo mugimendutik) kontzeptuetarako zein alor abstraktuagoetarako erabil daitezke. Esate baterako, bizitza bidaia batekin parekatzea errazagoa izan daiteke aldiak eta oztopoak kontatu nahi badira edo giza harremanak landareekin pareka daitezke (harremanak landu, familiaren adarrak, adiskidetasuna hazi edo zimeldu…). Adituak dioenez, ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzetan metaforak ekoiztu ahal dituzte, baina ez da zuzenean H1etik H2ra transferitzen den ahalmena. Loturak ezartzearen aldekoa da Reyes Llopis, alderdi metaforiko eta figuratiboa hasierako mailetatik txertatuz. Oinarrizko mailak, hizkuntzaren aldetik dela azpimarratu du, ikasleek ezagutzak izan badituzte eta.
Teknologiaren gaiaz galdetu dionean Francisco Herrerak, ikuspegi kognitiboa eskolaratzeko ikusgai egiten laguntzen duen edozein erramintak balio duela esan du (irudiak edo GIFak egitekoak, besteak beste…); “piktorizatu” hitza baliatu du. Alderdi horretatik, CANVA aipatu du, baita LearningApps.org ere. Azken honi buruz, sinplea izan arren, ikasleek gustuko dutela esan du eta keinuak egitera, ukitzera, mugitzera… behartzen dituela; nola egiten duen ere azaldu du. Horrela aritzea garrantzitsua delakoan dago. Teknologia eta gorputza orekatu behar dira haren ustez, fisikoagoa izan behar dela ikasprozesua; “corporeizar” hitza erabili du (gauzatu, gorpuztu…) eta “erantzun fisiko osoa” gogoratu [besteak beste, metodo horren inguruko artikulu bat badago Hizpide aldizkariaren 35. zenbakian: “Erantzun fisiko osoa: osagarri baliotsua” eta tokia ere badu Glotodikatika hiztegian].
Ikerketen eta eskolen egunerokoaren arteko aldeaz aritzeaz gain, irakasleen prestakuntzaren beharra azpimarratu du, eskolako kontu askok honezkero ukitu kognitiboa izan arren. Azken finean, nahiz eta alderdi kognitiboa oso intuitiboa izan, ez da erraza. Irakasleek egiten dutena partekatzea eta beldurrak uxatzea ere positibotzat jo ditu. Atal honetan, lehendik argitara emandako blog-sarrerak aipatu dituzte elkarrizketan (esaterako, Formación en un clic blogean 2014ko apirilean argitaratutako “Cómo saber si ya trabajas con la gramática cognitiva en tu aula” sarrera), baita infografia bat ere (Blog de FormaciónELEn plazaratutako “Saber más sobre la gramática cognitiva en la clase de español” izenekoa).
Elkarrizketaren bukaeran, bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren geroari buruzko hausnarketari ekin diote labur-labur, eta zeintzuk izan daitezkeen epe laburrerako joerak planteatu dira. Hor, erabilera errealak, egiten dena esanguratsua izatea eta ikaslearen protagonismoa aipatu ditu Reyes Llopis-Garcíak.
Erreferentziak
- Formación International House. (2025, maiatzaren 2a). Lingüística Cognitiva Aplicada ELE – LdeLengua 164. [Bideoa]. YouTube. https://www.youtube.com/watch?v=jUBeXCmS4z0
- Herrera, F. (anfitrioia). (2025, maiatzaren 2a). Lingüistica cognitiva ELE: LdeLengua 164. Una charla con Reyes Llopis-García (164. zenbakia). [Audio podcast-atala]. LdeLengua. https://eledelengua.com/Podcasts/LdeLengua164.mp3
