Didakteka
"Metáforas sospechosas" liburuaz (Cassany, D.)
Daniel Cassanyk Argentinan hitzaldi bat eman zuen honako izenburu honekin: ¿Cómo conseguir que la escritura nos obedezca?
Eta hitzaldia bera Rosarioko Unibertsitate Nazionalaren aldizkari espezializatu batean argitaratu zen.
Hitzaldi bat emateko hizkuntzazko tresnak behar diren bezala, Metáforas peligrosas izenburua duen liburuxkan, Cassanyk idazteko orduan kontuan hartu beharreko 10 metafora hauek ematen ditu idazketa ulertzeko modu zientifikoago eta probetxugarriago batean:
- Olagarroa: zortzi garro ditu, eta olagarroaren gisa idazleak besteen ideiak hartzen ditu.
- Bikiak: gaur egungo kulturan, idazten dugunari buruz hitz egitearen beldur gara, inori ez baitzaigu gustatzen kritikatuak izatea.
- Kameleoia: kameleoiaren gisa, giroan kamuflatu behar du idazleak, eta gizartearen konbentzioetara egokitu.
- Maiordomoa: maiordomo baten moduan, diskretua, heziketa onekoa eta eraginkorra izan behar da.
- Sukaldaria: ezinbestekoa da kozinatzea; izan ere, sukalde bat trastez betetako toki zikina irudikatzen dugu, baina beharrezkoa da hori janari on bat prestatzeko. Horrela, lan txukun bat aurkezteko, atzean zirriborroak, ezabatzeak eta akatsak daude, eta horiek garrantzitsuak dira idazteko.
- Iturgina: erreminta-kaxa handi bat du iturginak, zernahitarako edozein tresna du barnean; geure burua erreminta-kaxa hori bezalakoa da.
- Metodoak: idazle bakoitzak duen idazteko moduak bere izaerarekin du zerikusia, eta izateko eraren arabera —kaotiko edo ordenatu— idatziko dugu.
- Lautada: metafora honek estiloarekin du zerikusia; hau da, mendilerro sintaktikoak eta lexiko barrokoaren oihanak daude, alde batetik, eta lautada ulergarriak, bestetik; erraza da metafora honek ematen digun aholkua: izan soila, argia, laua.
- Izeberga: laburra da idatzirik onena, gutxiagorekin gehiago esaten duena eta esanahi inplizitu gehien dituena; azken batean, esan gabe esaten duen testua.
- Asmakizunak: hitzak asmatu behar dira.
Cassanyk aldarrikatzen duena da ez duela beti plazerez idazten, eta askotan bere lan akademikoak behartzen duela idaztera. Horregatik, jada ez da orri zuriaren beldur, idatzi beharrak orri zuria belztera eramaten duelako halabeharrez, eta horretarako irakurlearengana iristeko teknika behar da; beraz, metaforen dekalogo hau eskaini digu irakurleoi, edozein testu-mota idatzi behar dugunean kontuan har dezagun.
Erreferentzia bibliografikoak
- Cassany, D. (2008). Cómo conseguir que la escritura nos obedezca. Crónica personal de una charla. Revista Maestría en Enseñanza de la Lengua y la literatura, 1, 15-36.
- Cassany, D. (2023). Metáforas sospechosas. Anagrama.