Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ireki ditzagun gure ikasgeletako ateak: berdinen arteko behaketa, irakasleen garapen profesionalerako estrategia
- Argitalpenak
- Sortua: 10 May 2024
- Bisitak: 755
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honen bidez, berdinek elkarri behatzea zenbateraino den erabilgarria ulertaraztea da gure asmoa, irakasleen garapen profesionalerako oso tresna ona izan baitateke. Gainera, ikusarazi nahi dugu esperientzia txikiak ere oso aberasgarriak izan daitezkeela. Lehenik eta behin, gure esperientzia (Murtziako Hizkuntza Eskola Ofizialekoa) zein esparru teorikotan oinarritu den azalduko dugu; berdinen arteko behaketatik eta praktika gogoetatsutik abiatu da, irakasleen garapen profesionalerako funtsezko osagaiak baitira. Ondoren, gure esperientzia deskribatuko dugu; horretarako, jarraitutako prozesuak eta erabilitako tresnak luze-zabal azalduko ditugu. Bukatzeko, mintegiaren emaitza aurkeztuko dugu: mintegian parte hartu duen irakasle-taldeak egindako behaketa-eskuliburua. Azkenik, jarraibide batzuk emango ditugu, gure esperientziaren arabera antzeko proiektu bat edozein erakunde hezitzailetan gauzatzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Fernández Torres, Ana
- Sánchez Tornel. María
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
e-Hizpide 103
- Argitalpenak
- Sortua: 17 January 2024
- Bisitak: 999
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
https://doi.org/10.54512/AXUC8966
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku (Irune Ibarra)
- Hezkuntza-baliabide digitalen irisgarritasuna (Zuriñe de Anzola)
- Hizkuntzen irakaskuntzan eta erabileran genero-ikuspegia txertatzeari buruzko gogoeta: euskararen kasua (María Silvestre)
- Ireki ditzagun gure ikasgeletako ateak: berdinen arteko behaketa, irakasleen garapen profesionalerako estrategia (Ana Fernández Torres eta María Sánchez Tornel)
BESTE ITURRIETATIK
- Hizkuntzak ikasteko itzulpengintza aplikatuaren potentzialtasunak adimen artifizialaren aroan (Javier Muñoz-Basols, Craig Neville, Barbara A. Lafford eta Concepción Godev)
IKERKETAK
- Euskara-eskoletan eraginkortasun didaktikoa hobetzeko proposamen bat (Axun Urtzelai)
GEURE ITURRIETATIK
- "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" ibibideko ikastaroen barrenetik (Marga Ibáñez eta Andoni Tolosa)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
H13-23. Jardun biko ikastaroetarako behaketa-taula (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Sortua: 28 November 2023
- Bisitak: 872
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun biko ereduko ikastaroak behatzeko taula batez aritu zen Pontevedrako HEOko María Fernández González. Bideo honetan, kontrol-zerrenda erako taula aurkezteaz gain, bere esperientzian oinarritutako adibideak jartzen ditu eta, azken finean, eredu horren gakoak aztertzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Fernández González, Maria
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Bideoteka:
- Prestakuntza-jardueretako bideoak
H31 - Barrene barrutik: irakasleen prestakuntzarako erremintak
- Bideoteka
- Sortua: 21 November 2023
- Bisitak: 441
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk material berriaren aurkezpena egin zuen 1998an, "Barrene barrutik: irakasleen prestakuntzarako erremintak" izenburupean.
Bideo honek BARRENE materialaren erabileran trebatzeko asmoz eginiko mintegi-sorta batean du abiaburu. Badira hainbat tresna irakaslearen esku ikasgelan zer gertatzen den jaso eta bildutako informazioaz gogoeta egiteko aukera ematen dutenak: behaketa, egunerokoa, bideo-kamera... Bideo honetan, irakasleek beraiek ematen dute, beren eskarmentua lagun, bitarteko horien zer-nolakoen berri: abantailak, zailtasunak...
- Atala:
- Egilea:
- HABE
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- IFB zenbakia:
- 16
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan
- Argitalpenak
- Sortua: 15 November 2023
- Bisitak: 957
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialean behaketaz burututako hausnarketaren eta talde-lanaren emaitza aurkeztuko dute artikulu honetan bertako lau irakaslek. Hasitako prozesua gerora SBLENDID proiektuaren baitan burutu da. Horregatik, jardun biko ereduan ardaztu da azkenean gogoetarako eta hobekuntzara bideratutako kontrol-zerrenda gisa egindako ikastaroen behaketa-taula.
- Atala:
- Egilea:
- Fernández González, Maria
- Gómez Cernadas, Paula
- Suárez Moreno, Begoña
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 102
SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri
- Argitalpenak
- Sortua: 11 October 2023
- Bisitak: 1381
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Erasmus+ KA104 SBLENDID" partzuergoa jardun biko irakaskuntzaren inguruan Galiziako hamar Hizkuntza Eskola Ofizialen eta CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación) erakundearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bi urtez koordinatu den lanari esker, irakasleentzako berariazko prestakuntza eskaini da (hala nola web-mintegiak, online ikastaroak eta atzerrian egindako behaketak); halaber, baliabide-sorta bat eta eredu horretarako prestakuntza-ibilbide bat gauzatu dira. Artikulu honetan, proiektua nola garatu den azaltzeaz gain, emaitzak ─adibidez, diseinatutako baliabideak─, ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dira.
- Atala:
- Egilea:
- Pastoriza Espasandín, Diana
- Eizaguirre Santillán, Alicia
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 102
e-Hizpide 102
- Argitalpenak
- Sortua: 1 July 2023
- Bisitak: 1135
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
https://doi.org/10.54512/GOKW4086
GAI MONOGRAFIKOA: Jardun biko eredua
- SBLENDID proiektua. Jardun bikoa praktika-komunitate baten oinarri (Alicia Eizaguirre eta Diana Pastoriza)
- Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan (Isabel Barreiro, María Fernández, Paula Gómez eta Begoña Suárez)
- Hizkuntza Eskola Ofizialetan eskola-uztea: hiru esperientzia, helburu bera (Marta Gago, Juan M. Paz, Vanesa Rodríguez eta María José Veiga)
- Jardun biko eredua erakunde hezitzailearen ikuspegitik (Deirdre Barry-Murphy)
- Jardun biko ereduan arrakasta izateko aholkuak (Marta Gago Pesado)
- Ikaskuntza-kontratua (Kerry Mc Kevitt eta Rut Vázquez)
- H5P jarduerak hizkuntzen eskolarako (Susana Aldao eta Nuria P. Calvo)
- Erreminta digitalen bilduma (Luís Antonio Xuncal Pereira)
- Jardun bikoa: bi euskaltegiren esperientzia (Iñaki Murua)
IKERKETAK
- Bideoaren erabilera helduen euskalduntzean ForVid ikerketaren argitan (Daniel Cassany, Iñaki Murua eta Marc Urrutia)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide aldizkaria
Online lankidetza-koaderno bat, irakasleen gaitasun digitala garatzeko bideari ekiteko
- Argitalpenak
- Sortua: 27 June 2023
- Bisitak: 1140
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
COVID-19ak agerian jarri zuen irakasleek, eta oro har gizarteak, gabeziak dituztela gaitasun digitaletan, bizi ditugun egoerei erantzun egokiak eman ahal izateko. Ondorioz, irakasleen gaitasun digitalaren garapena lehentasunezko helburu bihurtu da hezkuntza-eremuan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntzan. Helburu hori lortzeko, zenbait tresna proposatuko ditugu, eta guztiak jasoko dira behaketa- eta lankidetza-koaderno batean: beharren analisian oinarritzen den lan-plana, autoebaluazio-galdetegiak, irakaskuntza-lanaren behaketa sistematikoa, hausnarketa-praktikaren erabilera eta, azkenik, behatutakoa oinarri hartuta, parekoen arteko atzeraelikadura edo esperientzia handiagoa duen irakasle batek egindakoa.
- Atala:
- Egilea:
- González Argüello, Vicenta
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 101







