Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan
- Argitalpenak
- Created: 20 June 2017
- Visits: 4779
- Comments: 2
- Favorites: 1
Gizarte honetan, irudien mundua baztertua izan da, oro har, hezkuntzaren eremutik. Dena den, gero eta beharrezkoagoa da irudiari berriz ere protagonismoa itzultzea eta berez daukan potentzial didaktikoa baliatzea. Ildo horretatik, Visual Thinking-a aliatu indartsua izan daiteke bigarren hizkuntza bat ikasteko prozesuan. Izan ere, irudien unibertsaltasunari, kode zuzenari eta interpretatzeko erraztasunari esker, edozein garunek atzeman ditzake kontzeptuak eta ideiak. Halaber, oso formula egokia eta baliozkoa da pentsamendu bisuala narrazio digitalak ekoizteko; horrela, edozein eduki modu bisual eta erakargarrian egituratzen ikasteaz gain, mintzamena eta idazmena lantzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- Larralde, Garbiñe
- López, Itziar
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 90
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria.
- Argitalpenak
- Created: 10 May 2017
- Visits: 2821
- Comments: 1
- Favorites: 0
Multimedia Learning edo Multimedia-Ikaskuntzaren teoria aurkeztuko da artikulu honetan. Hauxe da teoria horrek oinarrian defendatzen duena: multimedia-bitartekoen bidez irakaskuntza tradizionalarekin baino gehiago eta hobeto ikasten dela. Teoria konplexua da, eta luze jotzen du haren azalpenak; horregatik, aurkezpena bi artikulutan banatzea pentsatu dugu. Lehenengoan, teoria ulertzeko sarrera bat egingo da; bigarrenean, berriz, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aplikatzeko ematen dituen aukera pedagogikoak eta ikerketa-arlo posibleak landuko dira.
- Atala:
- Egilea:
- García, J. Daniel
- Rigo, Eduardo
- Jiménez, Rafael
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 90
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Elebitasuna, bi hizkuntza hitz egitea baino gehiago
- Argitalpenak
- Created: 30 December 2016
- Visits: 4746
- Comments: 2
- Favorites: 0
Elebidun izateak baditu ondorioak, hizkuntza baten baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izateaz gain. Hori horrela, elebidunen eta elebakarren arteko alderaketek zientzialari askoren interesa piztu dute aspalditik. Artikulu honetan, ondorio linguistikoei eta kognitiboei erreparatuko diegu, ondorio positiboei zein negatiboei, eta horretarako hainbat ikerketaren emaitzetan oinarrituko gara. Halaber, “abantaila elebidunaren” hipotesia aurkeztuko dugu
- Atala:
- Egilea:
- Antón, Eneko
- Duñabeitia, Jon Andoni
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 89
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Zer dugu Moodle-ren kontra? Eta alde?
- Argitalpenak
- Created: 30 December 2016
- Visits: 3483
- Comments: 1
- Favorites: 3
Gaur egun, ikaskuntza kudeatzeko sistema (LMS) edo plataforma telematikoen artean Moodle da ezagunena, ezbairik gabe. Hezkuntza-etapa guztietako zentroetan ari da erabiltzen, gurean nahiz nazioartean. Hala ere, ikaragarrizko zabalkunde hori gorabehera, galdera asko datozkigu Moodleren erabileraren egokitasunaz. Moodleren erabiltzaile guztiek behar al dute Moodle? Beren beharrak asetzen al ditu? Zein dira Moodlek ekar ditzakeen abantailak? Eta desabantailak? Artikulu honetan, galdera horiei erantzuten saiatuko gara; betiere, hezkuntza-zentro txiki edo ertain batean ari den irakasle edo ikastaro-sortzaile baten ikuspuntutik.
- Atala:
- Egilea:
- Camacho, Abel
- Lonbide, Pedro
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Irakasten-arloak:
- Moodle trikimailuak
- e-Hizpide zenbakia:
- 89
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Learning by feeling: sentimenduen bidetik ikasi. Gerora gogoratuko diren jardueren diseinu eraginkorra, atzerriko hizkuntzen (AH) eskolan
- Argitalpenak
- Created: 12 December 2016
- Visits: 4026
- Comments: 0
- Favorites: 1
Edozein ikasprozesu izaten da konplexua, baita atzerriko hizkuntzen irakaskuntza formalean gertatzen dena ere, eta denbora behar izaten da arrakasta lortzeko. Hori dela eta, beharrezkoa da eskoletako esperientziak aztertzea eta berrikustea, datu enpirikoak izateko; izan ere, datu horiek antolatuta eta sistematizatuta, ikasgelara eraman daitezke, irakaskuntza-praktika hobetzeko. Artikulu honetan, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzarako jardueren gainean hausnartu nahi dugu, ulertzeko zer duten bereizgarri egokitzat eta eraginkortzat jotzen ditugun jarduerek. Gero, lortutako ondorioekin, jarduerok dituzten elementuen zerrenda bat zirriborratuko dugu, inbentario hori gidari izan dezagun bihar-etzi material berriak diseinatzen ditugunean. Lan honetan, neurodidaktikaren oinarriak eta aurkikuntzak hartu ditugu kontuan, baita ikasprozesuko afektibitateari buruzko ikerketenak ere.
- Atala:
- Egilea:
- Méndez Santos, María del Carmen
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 89
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleen gaitasun digitalak, IKANOS proiektuaren ikuspegitik
- Argitalpenak
- Created: 30 November 2016
- Visits: 3378
- Comments: 1
- Favorites: 0
Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako IKANOS proiektuak bide ematen du nork bere gaitasun digitalen berri izateko. Bestalde, interesgarria da jakitea nondik abiatzen garen prestakuntza-jarduerak edota Sarean gauzatu behar diren bestelako proposamenak egin aurretik. Hala, bi bideak uztartzeari interesgarri iritzi genion, eta gauzatu egin zen IKANOS eta HABEren arteko elkarlaneko egitasmoa 2015eko azarotik 2016ko otsailera bitartean. Artikulu honetan, “gaitasun digitalak” moduko kontzeptuak argitu ondoren, IKANOSi buruzko zertzelada nagusiak emango dira, baita egindako lanaren eta emaitzen berri laburbildu ere.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 89
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Geure iturrietatik
Euskaraz irakurtzen ikasi, irakurriz euskara ikasteko
- Argitalpenak
- Created: 3 November 2016
- Visits: 3684
- Comments: 0
- Favorites: 1
Esan liteke irakurmena ikasprozesuaren muina dela eta estu-estu loturik dagoela idazmenarekin. Edonola ere, hausnartzea komeni da ea nahikoa egiten dugun ikaslea irakurle trebea izan dadin. Irakurmenak soinuarekin ere badu lotura. Izan ere, isilean egiten dena irakurtzeko modu bat baino ez da, ahots altuan ere irakur daiteke eta ez da umekeria; are gehiago, irakurle trebeak entzun egiten du testua. Ondorioz, ikasgelan tartea egin beharko zaie irakurtzeko bi modu horiei: isilari eta ozenari.
Nahiz eta sumatu berezko “musika” duela hizkuntza bakoitzak, euskaraz ez da asko landu prosodia deritzon esparrua, eta didaktikan badago hutsune hori betetzeko beharra, ahoskera edota tonua bigarren mailakotzat jo ohi diren arren; prosodia desegokiak ulermena oztopa dezake. Ondorioz, prosodia-gaitasuna azpimarratu eta landu behar da, ikasprozesuaren hasiera-hasieratik, errotik aldatuta ikasgelako dinamika. Ikuspegi horretatik abiatuta, zenbait jarduera praktiko proposatuko dira artikuluaren bukaeran.
- Atala:
- Egilea:
- Segura Arkauz, Ainhoa
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Irakurmena
- e-Hizpide zenbakia:
- 89
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Gela irekia
Irakasbil, HABEren atari berria
- Argitalpenak
- Created: 30 June 2016
- Visits: 3289
- Comments: 1
- Favorites: 1
2015eko abenduaren 3an plazaratu zen Irakasbil, irakasleei zuzenduriko HABEren atari berriaren beta bertsioa, behin-behinekoa alegia. Hilabete batzuetako ibilbidearen ondoren, 2016ko apirilean aurkeztu zen euskaltegiko ordezkarien aurrean; halaber, interesa adierazi duten bestelako eremuetako pertsonekin ere egin dira aurkezpenak. Aurkezpen horietan guztietan azaldutakoaren laburpen osatu bat jasoko da artikulu honetan.
Atariaren kokapen historikotik abiatuko gara, nondik gatozen alegia. Ikuspegia zabaltzeko, non gauden eta norantz goazen landuko da gero. Zer burutu nahiko genukeen azalduko da hurrengo atalean; bestela esanda, helburua, oinarriak eta ezaugarri nagusiak azalduko dira. Bukatzeko, e-Hizpide argitalpen berriaren nondik norakoak aurkeztuko dira eta Twitterren Irakasbilek duen presentziaren berri emango da.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 88
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Geure iturrietatik






