Learning by feeling: sentimenduen bidetik ikasi. Gerora gogoratuko diren jardueren diseinu eraginkorra, atzerriko hizkuntzen (AH) eskolan

Argitaratua: Monday, 12 December 2016, 2:03 PM
María del Carmen Méndez

Edozein ikasprozesu izaten da konplexua, baita atzerriko hizkuntzen irakaskuntza formalean gertatzen dena ere, eta denbora behar izaten da arrakasta lortzeko. Hori dela eta, beharrezkoa da eskoletako esperientziak aztertzea eta berrikustea, datu enpirikoak izateko; izan ere, datu horiek antolatuta eta sistematizatuta, ikasgelara eraman daitezke, irakaskuntza-praktika hobetzeko. Artikulu honetan, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzarako jardueren gainean hausnartu nahi dugu, ulertzeko zer duten bereizgarri egokitzat eta eraginkortzat jotzen ditugun jarduerek. Gero, lortutako ondorioekin, jarduerok dituzten elementuen zerrenda bat zirriborratuko dugu, inbentario hori gidari izan dezagun bihar-etzi material berriak diseinatzen ditugunean. Lan honetan, neurodidaktikaren oinarriak eta aurkikuntzak hartu ditugu kontuan, baita ikasprozesuko afektibitateari buruzko ikerketenak ere. 

https://doi.org/10.54512/KKOR8013

Beste eduki interesgarriak

Jon Andoni Duñabeitia

Emozioak eta hizkuntzen eskurapena (bideo-laburpena)

2018/2019 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Emozioak eta hizkuntzen eskurapena" izeneko hitzaldian, Jon Andoni Duñabeitia irakasle-adituak lehenengo hizkuntzen (H1), bigarren hizkuntzen (H2) eta atzerriko hizkuntzen (AH) jabekuntzan zerikusia duten testuinguru emozional pluralen berri eman zuen. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.