Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ordenagailu bidezko hizkuntza-egiaztatzegintza
- Argitalpenak
- Sortua: 2019(e)ko ekainak 17
- Bisitak: 2292
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gizarteko beste esparru batzuetan bezala, hizkuntzen ikas-irakas prozesuetan ere goranzko joera du informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) erabilerak, eta fenomeno horrek ateak ireki dizkio orain gutxi arte soilik paperean gauzatzen zen hizkuntza-egiaztatzegintzari. Izan ere, hizkuntzen ezagutza ordenagailu bidez egiaztatzeko eskaintza nabarmen zabaldu da azken hamarkadan. Molde informatizatu horrek erakunde beste aldaera dauzka, eta sistema-aniztasun hori ulertzeko, garrantzitsua da hainbat aldagaitan oinarritutako azterketa egitea, helburu izanik proben ekoizpena errealitateko ekintza komunikatiboetako baldintzetara ekartzea, eta, oro har, hizkuntzen egiaztatzegintza-prozesuak erraztea.
- Atala:
- Egilea:
- Sagarzazu Olaizola, Itxasne
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 94
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Geure iturrietatik
Bitartekotza linguistikoa, konpetentzia berria
- Argitalpenak
- Sortua: 2019(e)ko martxoak 5
- Bisitak: 2574
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Bitartekotza linguistikoa (BL) boladan dago. BLa bitartekari batek burutzen duen hizkuntza-jarduera da, kode linguistiko –hizkuntza, aldaera edo erregistro– desberdinak darabiltzatenek elkar uler dezaten. Komunikazio-modu hori Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (EEMB) jarduera integratzailetzat jo da, ekoizpena, harrera eta interakzioa (elkarrekintza) bateratzen dituelako. Artikulu honetan, bitartekotza profesionaletik bereizi ondoren, BL arrunt terminoaren erabilerara hurbildu da egilea, bigarren hizkuntzen, bereziki euskararen, irakaskuntzaren ikuspegitik.
- Atala:
- Egilea:
- Villoslada, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 94
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Geure iturrietatik
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
H2ko irakaslearen "saltsa sekretua" sortzeko errezeta
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko abenduak 11
- Bisitak: 2797
- Iruzkinak: 4
- Gogokoak: 1
Hizkuntza-irakasleok zalantza hau izaten dugu beti: ondo ari naiz edo hobeto egin dezaket? Hain justu, hobetzeko gogo hori dela-eta bilatzen dugu etengabe osagai sekretua; hau da, gure ikasgeletan integratzeko zapore paregabea eskainiko digun osagai sekretua, gure eskola guztiak gozo-gozoak izateko behar dugun osagaia. Gaur egun, irakaskuntza ikusteko modu berriak daude, eta, aldi berean, gure eguneroko jarduna errazten diguten baliabide ugari ditugu eskura. Hala ere, irakasteko lan honek guztiak ez du zentzurik izango, irakaslea ez badago inplikatuta edo motibatuta. Era berean, gaur egungo ikuspegitik, ez da hain garrantzitsua prestatutako saltsa zer motatakoa den edo zer osagairekin egiten dugun. Horiekin batera, kontuan izan behar dugu beti zein izan den gure inplikazio-maila eta zenbat gozatu dugun platera planifikatzen, eratzen eta apaintzen.
- Atala:
- Egilea:
- Estévez Funes, María
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 93
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Twitter: irakasleen garapen profesionala eta praktika-komunitateak
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko azaroak 12
- Bisitak: 2065
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan aipatzen diren hizkuntza-irakasleek Twitter erabiltzen dute garapen profesional jarraiturako, #MFLtwitterati traol-hitzaren bidez. Oinarritzat hartuz inkesta bat (n = 116) eta elkarrizketak (n = 11), irakasle multzo horrek traol-hitz hori erabili eta Twitterrek beren lanean nola eragiten dien ebaluatu da. Emaitzen arabera, gehienek probatzen dituzte sare horretako iradokizunak eta ideiak, eta horrek eragin positiboa du beren irakasle-lanean. Azkenik, traol-hitz horren erabiltzaileak praktika-komunitate bat ote diren jorratzen da.
- Atala:
- Egilea:
- Rosell-Aguilar, Fernando
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 93
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Atzerriko hizkuntzak irakastea ikus-entzunezkoen itzulpengintzako baliabideak erabilita: irakasleen hainbat ikuspegi
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko urriak 25
- Bisitak: 1902
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Joan den hamarkadan ikus-entzunezkoen itzulpengintzaren (IEI) industrian erabili ohi ziren teknikak atzerriko hizkuntzen (AH) irakaskuntzan erabiltzen hasi ziren, emaitza onekin. Irakasleek zein ikertzaileek zenbait IEI tipologiari buruzko datu baliagarriak eskaini dituzte (esaterako, azpitituluak jartzea, bikoizketa, audio-deskribapena) ikaskuntzaren arlo jakin batzuk hobetzeko: hitz berrien ikaskuntza, ahozkoaren ulermena, ahoskera, beste kultura batzuei buruzko kontzientzia sortzea, eta abar. Azterlan honen helburua arlo honetan identifikaturiko bi eremu garrantzitsuri buruzko informazioa ematea da: (1) azken urteetan ikasgelan IEI teknikak erabili dituzten irakasleen zuzeneko esperientzia, eta (2) etorkizunean AH eta IEI uztartzeari buruz duten ikuspegia. Lortutako emaitzak hainbat hizkuntzari zaizkio aplikagarri, eta erabilgarriak dira ikasgelan IEI erabiltzeko interesa duten profesionalentzat edo gehiago ikertu nahi dutenentzat.
- Atala:
- Egileak:
- Alonso-Pérez, Rosa
- Sánchez-Requena, Alicia
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 93
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Ahozko interakzioa ikasgelan
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko uztailak 13
- Bisitak: 2020
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu hau irakasleentzat baliagarria izatea espero dugu, ikasgelan gure ikasleen ahozko adierazpena sustatzeko eta interakzioa, komunikazio-jarduera bat ez ezik, irakaskuntza-ikaskuntzarako ikuspegi bat ere badelako ideia zabaltzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Eusebio Hermira, Sonia
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- e-Hizpide zenbakia:
- 93
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Autonomia eta teknologia 20 urteren ondoren: noraino heldu gara? nora goaz?
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko maiatzak 15
- Bisitak: 2469
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearen autonomia hizkuntza-heziketaren xede onartua bihurtu da munduko leku askotan. Language Learning & Technology kaleratu zenetik igaro diren azken 20 urteotan, konplexuagoa eta aberatsagoa egin da ordenagailuz lagundutako hizkuntza-ikasketaren ikerketaren, praktikaren eta autonomiaren arteko erlazioa. Artikulu honek aztertzen du nola garatu diren bi eremu horiek, nola batak besteari eragin dion, eta nola ari den orain aldatzen hizkuntza-ikasketaz eta irakaskuntzaz dugun ikuspegia.
- Atala:
- Egileak:
- Reinders, Hayo
- White, Cinthya
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Psikologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 92
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Moodle-ri etekina ateratzen: ikasleak motibatzeko hainbat erabilera
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko apirilak 17
- Bisitak: 4475
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Moodle da software askeko Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (Learning Management System - LMS) hedatuena. Etapa guztietako ikastetxeetan eta unibertsitatean erabili arren, gutxitan aprobetxatzen dira ahalbidetzen dituen posibilitate gehienak. Izan ere, dokumentu- edo baliabide-biltegi soil gisa erabiltzen dute Moodle irakasle askok; jarduerekin aritzen diren irakasle gehienek, aldiz, zereginak (ikasleak bidali beharreko dokumentu edo fitxategitan oinarrituriko aktibitateak), galdetegiak edota foroak baino ez dituzte. Hala ere, askoz gehiago da Moodle. Artikulu honetan, Moodle-ri etekina ateratzen lagunduko diguten eta ikasketa ludikoago eta erakargarriago egingo duten hainbat baliabide eta jarduera aztertuko dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Gutiérrez, Juan
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Irakasten-arloak:
- Moodle trikimailuak
- e-Hizpide zenbakia:
- 92
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak







