Atzerriko hizkuntzak irakastea ikus-entzunezkoen itzulpengintzako baliabideak erabilita: irakasleen hainbat ikuspegi

Argitaratua: Thursday, 25 October 2018, 4:51 PM
Rosa Alonso-Pérez & Alicia Sánchez-Requena

Joan den hamarkadan ikus-entzunezkoen itzulpengintzaren (IEI) industrian erabili ohi ziren teknikak atzerriko hizkuntzen (AH) irakaskuntzan erabiltzen hasi ziren, emaitza onekin. Irakasleek zein ikertzaileek zenbait IEI tipologiari buruzko datu baliagarriak eskaini dituzte (esaterako, azpitituluak jartzea, bikoizketa, audio-deskribapena) ikaskuntzaren arlo jakin batzuk hobetzeko: hitz berrien ikaskuntza, ahozkoaren ulermena, ahoskera, beste kultura batzuei buruzko kontzientzia sortzea, eta abar. (Ibáñez eta Vermeulen, 2014; Baños eta Sokoli, 2015). Azterlan honen helburua arlo honetan identifikaturiko bi eremu garrantzitsuri buruzko informazioa ematea da: (1) azken urteetan ikasgelan IEI teknikak erabili dituzten irakasleen zuzeneko esperientzia, eta (2) etorkizunean AH eta IEI uztartzeari buruz duten ikuspegia. Guztira, Europako, AEBetako eta Asiako honako atzerri-hizkuntza hauetako 56 irakaslek parte hartu dute azterlanean: frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, gaztelania, txinera, errusiera, japoniera eta katalana. Lortutako emaitzak hainbat hizkuntzari zaizkio aplikagarri, eta erabilgarriak dira ikasgelan IEI erabiltzeko interesa duten profesionalentzat edo gehiago ikertu nahi dutenentzat.


https://doi.org/10.54512/QTTO7586



Jatorrizko argitalpena:

Alonso-Perez, R.; eta Sánchez-Requena, A. (2018). Teaching Foreign Languages Through Audiovisual Translation Resources: Teacher’s Perspectives. Applied Language Learning 28 (2), 1-24.

Beraien baimenez egokitua, itzulia eta argitaratua.