Hizkuntza-eskakizunen egiaztatzegintza aztergai

Argitaratua: igandea, 2019(e)ko ekainaren 30(e)an, 12:40(e)tan
Uxue Zalbidea

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioko hizkuntza-eskakizunen sistemaren desoreka kezka-iturri bilakatu da azken bolada honetan. Ikusi da EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuak ezartzen duena ez dela beti kontuan hartzen; izan ere, zenbait kasutan hizkuntza-eskakizunak kidegoaren arabera ezartzen dira lanpostuen funtzioei erreparatu gabe. Abian jarri den ikerketa baten berri emango da artikulu honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Uliazpi erakundearen azterketan oinarrituta, honako hau landuko da: administrazioko langileen behar komunikatiboen araberako hizkuntza-eskakizunen ezarpena eta trebetasunkako egiaztapenari ateak ireki beharko litzaizkiokeen

https://doi.org/10.54512/NMKD2032


Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Uxue Zalbidea Olabarri

Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi_Monografiak 5

Lehengoan iragarritakoari jarraikiz, e-Hizpide aldizkarian ere monografien ildoari ekitea erabaki da. "Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi" da lehendabizikoa. Hala, Uxue Zalbidea Olabarrik helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekaldian 2018 eta 2019an HABEn egindako ikerketaren emaitza duzu Monografiak 5 honetan, aldez aurretik e-HIZPIDE aldizkariaren 94. zenbakian argitaratutako artikulua osatu eta ikuspegi osoagoa emateko asmoz. https://doi.org/10.54512/ZUJR1756
hizkuntza eskakizun asimetrikoak

HABEren azterketa-prozeduren berrikuntzak: hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta partzialak

2026ko ekainaren 25eko Aginduak HABEren egiaztatze-sistema egokitu du Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretura, eta bi berrikuntza nagusi txertatu ditu: hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta hizkuntza-eskakizun partzialak balio osoz. Ohiko hizkuntza-eskakizun simetrikoez gain, azterketariek trebetasun hartzaileetan eta ekoizpen-trebetasunetan maila desberdinak egiaztatu ahal izango dituzte Dekretuak aurreikusitako kasuetan (A2/B1, B1/B2, B2/C1 eta C2/C1), hizkuntza-gaitasunaren benetako profila eta lanpostuen komunikazio-beharrak hobeto islatuz.