Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Testu bidezko syllabus-diseinua
- Argitalpenak
- Sortua: 2004(e)ko abenduak 21
- Bisitak: 1585
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testu bidezko syllabus-diseinua da ingeles-irakasleek testu osoak irakatsi beharrari Australian eman zaion erantzuna. Hizkuntzalaritza aplikatuaren eta hizkuntzari lotutako hezkuntzaren arlo askotan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio testu osoari eta diskurtso hedatuari, eta horren erantzun praktikoa da testu bidezko syllabus-diseinua. Beste hizkuntza batzuetako hiztunei zuzendutako ingelesaren irakaskuntzan (TESOL) garatu da joera hau. Eta hizkuntzalariek eta hezkuntza hezitzaileek Australiako lehen, bigarren, hirugarren eta helduen hezkuntzako hainbat sektoretan egindako lanean izan du bilakabidea bi hamarkada luzean barrena.
- Atala:
- Egilea:
- Feez, Susan
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 46
Motibazio-estrategiak hizkuntz ikasgelan (Zoltán Dörnyei)
- Argitalpenak
- Sortua: 2003(e)ko abenduak 7
- Bisitak: 2535
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Luze argudia daiteke motibazioa hizkuntz irakaskuntzaren giltzarrizko arazoetako bat dela frogatzeko, eta ikasleak motibatzeko trebetasunak funtsezkoak direla hizkuntz irakasleentzat, baina ez zinateke liburu hau irakurtzen egongo horretaz jabetuta egongo ez bazina. Beraz, hasi beharrean banan-banan azpimarratzen zein garrantzitsua den motibazioa irakasle/ikasle/ikertzaile/hezkuntza politikaren diseinatzaile eta, gutxi gorabehera, gainerako jende guztiarentzat, zilegi izan bekit liburu hau oso ikuspegi diferente batetik hastea.
- Atala:
- Egilea:
- Dörnyei, Zoltán
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Edukiak:
- H2
- Motibazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 45
Hizkuntz irakaskuntzaren gaineko kontzientzia, usteak eta jarduna esploratzeko gida
- Argitalpenak
- Sortua: 2002(e)ko abenduak 21
- Bisitak: 1598
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honek irakasleek beren usteei eta praktikei buruz kontzientzia areagotzeko beren lana nola azter dezaketen azaltzen digu. Gure esplorazio planteamendua desberdintzat jotzen dugu zenbait alderdiri dagokionez hizkuntz irakasleen trebakuntzari buruzko beste liburuen aldean. Izan ere, liburu batzuek irakaslearen trebakuntza irakaskuntza modu preskribatuen bitartez hobetzea azpimarratzen dute. Hori ez da liburu honen helburua.
- Atala:
- Egileak:
- Gebhard, Jerry G.
- Oprandy, Robert
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 44
Planteamendu lexikala: ELTren egoera eta etorkizunerako proposamena.
- Argitalpenak
- Sortua: 2001(e)ko abenduak 7
- Bisitak: 1640
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honetan bi gai jorratuko dira. Lehendabizi, lexikoaren izaera eta betekizuna ebaluatuko dira, eta item lexikalak hizkuntzako unitatetzat hartzeak (berbak eta egiturak hartu beharrean) dauzkan inplikazioak. Hizkuntzaren izaera lexikala eta horrek hizkuntz pedagogiarako dauzkan ondorioak ebaluatuko dira. Bigarrenik, gaur egungo hizkuntz irakaskuntzari emango zaio gainbegirada. Zehatzago esanda, ohiko materialen eta metodologia ortodoxoaren ezaugarri asko ebaluatuko dira, eta antzematen zaizkien hutsune larriak erakutsiko dira.
- Atala:
- Egilea:
- Lewis, Michael
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 43
Estrategiak bigarren hizkuntza baten irakaskuntzan (Paul Cyr)
- Argitalpenak
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 1714
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urte hauetan asko aberastu dute bigarren hizkuntza edo hizkuntza arrotzen irakaskuntza ikas-estrategiei buruz egindako ikerketen datuek. Ikerketa horiei esker hobeto ezagutzen dugu ikaslearen eginkizuna eta bigarren hizkuntza baten ikas-prozesuan parte duten eragile kognitibo eta afektiboen garrantzi erlatiboa.
- Atala:
- Egilea:
- Cyr, Paul
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 42
Atazatan oinarritutako ikaskuntzarako lan-markoa
- Argitalpenak
- Sortua: 1999(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 2216
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ataza komunikatiboaren helburua da xede-hizkuntzako benetako komunikazioa sustatzea. Testu askok horrelako atazak dituzte bere barnean. Badira, era berean, ataza sortzailez jositako baliabide-liburuak. Horrelako atazak, ordea, ziklo metodologiko baten amaieran erabiltzen dira, zikloaren baitan baino gehiago, edo bestela mintzamenari buruzko ikasgai berezietarako oinarri izaten dira.
- Atala:
- Egilea:
- Willis, Jane
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
ELT curriculuma: diseinua, berrikuntza eta gestioa
- Argitalpenak
- Sortua: 1998(e)ko abenduak 23
- Bisitak: 1593
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu hau idatzi dudan moduan idatzi baldin badut, zeragatik izan da, gero eta jabetuago nagoelako hizkuntz syllabus berri bat garatu eta plazaratu gura duen edozeini sortzen zaizkion arazoak ez direla edukiari dagozkion kontuak, ezta nagusiki ere. "Iraultza" nozional/funtzionalaren ondorioz, 1970etan kezka handia sortu zen syllabusen edukiaren inguruan, baina horrek ez zituen ezertan ere aldatu syllabus berri bat abian jarri gura duenak aurrean aurkitzen dituen arazo gehienak. Arazo horiek normalean ez dute zerikusirik izaten syllabus edo curriculum aldaketen oinarri teorikoarekin, ez eta aldaketen edukiarekin ere. Aitzitik, hezkuntzaren gaineko ideiekin izaten dute zerikusia, bai eta jendearekin eta erakundeekin ere. Labur esanda, hezkuntzari eta gestioari dagozkion kontuak izaten dira.
- Atala:
- Egilea:
- White, Ronald V.
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Hiztegia hizkuntza arrotzen ikaskuntzan (Paul Bogaards)
- Argitalpenak
- Sortua: 1998(e)ko ekainak 22
- Bisitak: 1749
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honen helburua da hizkuntza arrotzen ikaskuntzan hiztegiak duen lekuaz gogoetak egitea. Izan ere, gai hori luzaroan zalantzarik gabeko eta bistakoa (bistakoa zelako zalantzarik gabeko) izan bada ere, berriro aztertu beharrekoa da. Joanak dira, hizkuntzalaritzan, “hitz bat hitz bat besterik ez da” xalo-xalo esan zitekeen garaiak, eta hizkuntza ez da jada egitura sintaktiko edo fonologiko huts bat. Garai hartan, hizkuntza arrotzen didaktikan, hitza bigarren mailaratua zegoen; irakasle-ikasleak konturatu dira, ordea, berriro ere, hizkuntzaz benetan baliatzeko, hiztegi-ezagutza zabalak behar direla.
- Atala:
- Egilea:
- Bogaards, Paul
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Itzulpen Saila







