Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nola irakatsi berba egiten?
- Argitalpenak
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 2959
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gehienek onartzen dute hizkuntza bat jakitea eta hizkuntza horretan berba egiten jakitea ez direla sinonimoak. Badaki italieraz esateak ez du nahitaez esan gura Badaki italieraz berba egiten. Hala ere, alde askotatik, bigarren hizkuntzak edo beste hizkuntza batzuk irakatsi izan dira jakitea eta berba egitea gauza bera balira bezala. Hau da, gramatika ikasten duzu, hiztegi pixka bat ikasten duzu, esaldiak egiten dituzu eta ondo ahoskatzen dituzu, eta, presto!, badakizu berba egiten. Hori ahozko ingelesa ikasteko mila liburutan ikusten da islatuta, liburu horiek funtsean gramatika ahoskatzen ikasteko liburuak besterik ez badira ere.
- Atala:
- Egilea:
- Thornbury, Scott
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Trebetasunak:
- Mintzamena
Sustraietatik zerura
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko urriak 15
- Bisitak: 3724
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Zuhaitza, zenbat eta barnerago sustraiak, gorago. Sustraiak ezagutuz –eta onartuz eta maitatuz–, hain zuzen bihurtzen gara handiago, ulerberago, koherenteago, zoriontsuago eta helduago. Zenbat eta hobeto konprenitzen dugun sorlekua, zenbat eta sakonago ulertzen eta errespetatzen ditugun gure sorlekuaren eta munduko gainerako lekuen arteko ezberdintasunak, orduan eta gorago eta berdeago adar eta hostoak.
Sustraietatik zerura honetan, hainbat eta hainbat leku eta jenderekin solastatzen diren testuak bildu ditut: nire sorleku Kataluniako jende eta lekuak, Galizia, Mexiko, Argentina, Txile, Japonia eta abarretakoak; leku horietan, lan egin izan dut, inspirazioa aurkitu izan dut, eta elikatu egin izan ditut nire sustraiak, gorago hazteko, hosto berde eta garaiagoak ageri zeru urdinean.
- Atala:
- Egilea:
- Cassany Comas, Daniel
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Hizkuntza irakastea. Gramatikatik gramatikamenera (Larsen-Freeman, Diane)
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko abenduak 16
- Bisitak: 2356
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzari buruzko liburua da, gramatikari buruzkoa bereziki –gramatika zer den eta zer ez den–, baina, betiere, gai horretan sakontzen ahalegindu denaren esperientzia pertsonalean oinarritua. Ibilbide pertsonal horretan beste ikertzaile askoren ikuspegiak eta irakaspenak gidari izan ditudanez, aitortu beharra daukat hemen aurkeztuko dudana ez dela nire asmamenaren fruitua erabat; nik uste baino are gutxiago, seguru asko. Eta ez da harritzekoa.
- Atala:
- Egilea:
- Larsen-Freeman, Diane
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Hizkuntza-irakaskuntzako ikastaroa. Praktika eta teoria
- Argitalpenak
- Sortua: 2010(e)ko abenduak 16
- Bisitak: 2017
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Liburu hau Hizkuntza-irakaskuntzako ikastaroa liburu nagusiaren osagarria da. Bere baitan biltzen ditu hizkuntza-irakasleentzako den ikastaro batean trebatzaile batek atazak bideratzeko beharrezko jarraibideak. Horrenbestez, liburu nagusiko atazak bildu dira lan honetan, baina han ematen den aurretiazko informaziorik, bibliografiarik, oharrik eta soluziorik erantsi gabe.
- Atala:
- Egilea:
- Ur, Penny
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 51
Entzumena bigarren hizkuntzan.
- Argitalpenak
- Sortua: 2009(e)ko abenduak 17
- Bisitak: 1546
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ingelesaren entzumen eta mintzamen arloan trebetasun egokiak lortzea bigarren eta atzerriko hizkuntzetako ikasle ugariren kezka nagusia da, eta gaur egungo ingelesezko irakasleek beharrezkoa dute trebetasun audiolingualen irakaskuntzan egun dauden ikuspegiak ondo ezagutzea. Bigarren hizkuntzaren entzutezkoak, urteetan zehar hizkuntzalaritza aplikatuan bazter batera utzia izan denak, dagokion tokia hartu du. Oraindik ere bigarren hizkuntzaz jabetzeari buruzko ikerketan nolabait baztertua izan arren, entzutezkoak eginkizun funtsezkoagoa du gaur egun hizkuntzen irakaskuntzan.
- Atala:
- Egileak:
- Flowerdew, John
- Miller, Lindsay
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 50
INPUTetik OUTPUTera
- Argitalpenak
- Sortua: 2007(e)ko abenduak 17
- Bisitak: 1487
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zelan eskuratzen da beste hizkuntza bat? Hau galdetuko bagenio kaletik doan pertsona bati segurutik honelako erantzun sinple bat emango luke: “hizkuntza hori praktikatuz” edo “beste herrialde batera bizitzera joanda”. Baina bigarren hizkuntzaren eskurapena ikertzen dutenek ikusi dute beste hizkuntza bat ikastea lekutan dagoela gauza sinplea izatetik. Ikertzaile gehienek esango lukete bigarren hizkuntzaren eskurapena kontu konplexua eta alde askotakoa dela, eta eragile ugari eta zailegien menpe dagoela esaldi bat edo birekin azaltzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Van Patten, Bill
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 49
Talde-dinamika hizkuntz ikasgelan
- Argitalpenak
- Sortua: 2006(e)ko abenduak 18
- Bisitak: 1877
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zergatik erabakiko lukete Britainia Handian bizi den hungariar batek eta Ekialde Urrunean bizi den amerikar batek (hizkuntz irakasle/ikertzaileak biak) elkarrekin liburu bat idaztea? Eta zergatik “talde-dinamikari” buruzkoa? Hona hemen istorio pertsonalak.
- Atala:
- Egileak:
- Dörnyei, Zoltán
- Murphey, Tim
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 48
Elkarreragina hizkuntz curriculumean
- Argitalpenak
- Sortua: 2005(e)ko abenduak 18
- Bisitak: 1890
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Liburu hau hizkuntz hezitzaileentzat da. Dozena erdi bat urtez garatu den proiektu baten berri ematen du. Proiektu horretan, oraindik aldaketak egiten ari omen da egilea etengabe. Beraz, irakurleak ez luke produktu amaitutzat hartu beharko, baizik eta garatzen ari den lanaren argazkitzat, itxi gabe gera litekeen prozesu ireki baten erakusgarri.
- Atala:
- Egilea:
- Van Lier, Leo
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47







