2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.
Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) bi mundu plataformaren bidez konektatzea eta b) ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea.
Hala, plataforma birtual bat diseinatzeko eta erabiltzeko oinarrizko printzipioak identifikatzea eta eredu honetan ikaskuntza-esperientzia esanguratsuak sortzeko jardunbide egokiak hautatzea izango da lehenengoren helburu orokorra. Bigarrenarena, aldiz, honako hauek identifikatzea: monitorizatzeko estrategia eta protokoloa zein ikasleari ikasprozesuan era eraginkorrean lagundu ahal izateko atzeraelikadura emateko baliabideak.
Azaroaren 22an (asteartea) eskainiko du José Ramón Rodríguez irakasle adituak. Bertan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu hemengo estekan aurkituko duzun formularioa.
Datozen egunotan egingo diren zenbait web-mintegiren berri izan dugu. Euskaraz izango ez diren arren, geure esparrurako ere interesgarriak izan daitezke. Honako gai hauek landuko dira: hizkunten irakaskuntza eta teknologia, bitartekotza eta egiaztatzegintza, ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria.
Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…
"Portfolio digitala" ikastaroak ikas-irakaskuntzako gaitasun digitala garatzen eta hobetzen lagunduko du. Ikastaroak, batez ere, gaitasun digitalari dagozkion ondorengo alorrak landuko ditu: Informazioa, informazio alfabetatzea eta datuen tratamendua, Komunikazioa eta lankidetza, Eduki digitalaren sorkuntza eta Arazoen ebazpena.
Frantsesezko portefeuille hitzetik eratorria, portfolioa eskuzorro moduko bat da, paperak, dokumentuak, liburuak eta antzeko gauzak eramateko erabiltzen dena. Azken batean, pertsona baten ibilbidea edo jarduna erakusten duten lanen bilduma bat.
Hezkuntza-testuinguruetan, portfolioa ikasleari irakaskuntzan egiten dituen ahaleginak eta emaitzak modu objektiboan dokumentatzeko eta erakusteko aukera ematen dion tresna da. Bertan, ikasleak, hausnarketa-prozesu baten bidez, jardueren kantitatea eta kalitatea deskribatzeko eta aztertzeko modua dauka, eta bere ondorioak babesten ditu dokumentu eta materialekin.
Azken urteotan, portfolio digitalak interes handia piztu du hezkuntza-teknologiaren arloan. Portfolio digital edo ePortfolio gisa izendatu ohi dira literaturan.
Ikastaro honetan, portfolioa irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako metodologia gisa aztertuko dugu, ikasleak portfolio digitalak gara ditzan tresna irekiak ezagutuko ditugu eta Moodle plataforman oinarritutako irakaskuntzarako portfolio digitala osatuko dugu; betiere, ikaslea bere ikaskuntza-ibilbidearen jabe bihurtzeko ahaleginean emaitza didaktiko hobeak lortzeko.
Ikastaro hau ikasgelan ahozko gaitasuna lantzeko jarduerak diseinatu eta horretarako estrategia didaktikoak garatu nahi dituzten euskara-irakasleei eta arduradun akademikoei zuzenduta dago, arreta berezia eskainiz ikus-entzunezkoek eta IKTek eskaintzen dizkiguten aukerei, haien praktika- eta ikaskuntza-aukerak zabaltzeko. Metodologia aktibo batetik abiatuta, modu praktikoan erantzungo diegu honako galdera hauei: zer ezaugarri ditu kalitatezko ahozko adierazpen- edo elkarreragin-jarduera batek? Zer jarduera-mota proposa dezakegu? Zer IKT baliabide ditut eskura? Nola ebaluatu eta feedbacka eskaini?
***
El presente curso está dirigido a docentes de euskera y responsables académicos que quieren aprender a diseñar actividades para trabajar la competencia oral en el aula de idiomas prestando especial atención a las TIC y a los medios audiovisuales para ampliar las posibilidades de su práctica y aprendizaje. A partir de una metodología activa responderemos de una manera práctica a preguntas como ¿qué caracteriza una actividad de expresión o de interacción oral de calidad? ¿Qué tipo de actividades podemos proponer? ¿Qué recursos TIC tengo a mi disposición? ¿Cómo podemos evaluar y ofrecer feedback?
Ikastaro hau euskara irakasteko eta ebaluatzeko prozesuetan bitartekotza txertatzeko aukerak aztertu nahi dituzten euskara-irakasleei eta arduradun akademikoei zuzenduta dago. Ikastaroak, analisia egin eta praktikan jartzeko aukera emango du, eta, era berean, prozesu hori modu eraginkorrean, autonomoan eta irakaskuntza-testuingurura egokituta garatu ahal izateko oinarriak finkatu eta beharrezko tresnak eskaini nahi ditu.
***
El presente curso está dirigido a profesores de euskera y responsables académicos que quieren explorar las posibilidades de incorporación de la mediación a los procesos de enseñanza y evaluación del euskera. El curso, de carácter exploratorio y de aplicación, pretende sentar las bases y proporcionar las herramientas necesarias para que este proceso se pueda desarrollar de manera eficiente, autónoma y ajustada al contexto de enseñanza.