1236 - Así aprendes más porque así enseño mejor: curso práctico de metodología aplicada a la enseñanza de segundas lenguas / Nola irakatsi modu eraginkorrean? Hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako metodologiari buruzko ikastaro praktikoa

Argitaratua: Monday, 8 April 2024, 8:56 AM
Sara Robles Ávila

Irakaslea

Sara Robles Ávila
Aurkezpena

Ikastaro hau guztiz praktikoa izango da. Bertan, labur berrikusiko dira hizkuntzaren irakaskuntzan baliatutako metodo eta ikuspegi nagusiak, horien alderdi baliagarrienak gaur egungo ikasgelan, eta, ondoren, ikuspegi komunikatiboen prozedura-gakoetan sakonduko da. Horrela, bigarren hizkuntzen ikasgelako edukiak eta komunikazio-jarduerak modu eraginkorragoan irakasteko aplikazio praktikoak, baliabideak eta estrategiak landuko dira.

Ikasgelara eraman beharreko testuek nolakoak izan behar duten azalduko du irakasleak, baita nola irakatsi curriculumaren edukiak ere. Era berean, jarduera bideratuenetatik libreenetara eta parte-hartzaileenetara sekuentziatutako praktika-prozesuak nola garatu ere aztertuko da.

Ikastaro honen helburua izango da oinarri teoriko-metodologikoak, baliabideak, prozedurak eta tresnak eskaintzea, bertaratutakoek irakasteko dituzten moduak zabal ditzaten, ikaslea inplikatu eta ikasgelan parte hartzera bultzatuko duten ikuspegi aktiboak aplikatuz.

Orientabide horiek guztiak jarduera eta sekuentzia didaktikoetan gauzatuko dira, ikasleak euskaraz modu eraginkorrean komunikatzeko gai izan daitezen.

Data

Uztailaren 1, 2, 3 eta 8an

Ordutegia

Aurrez aurre: 2024/07/1, 2 eta 3 (09:00 - 14:00)

Online: 2024/07/8 (ordutegia zehazteko)

Lekua

Deustuko udaltegia (Bilbo)

Iraupena

20 ordu

Ikastaro-mota

Jardun bikoa

Hizkuntza

Gaztelania

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Aurrematrikula

2024ko apirilaren 8tik 30era, honako formulario hau betez. 

Matrikula

Onartuak izan direnek matrikula eta ordainketa egiteko jarraibideak jasoko dituzte.

Matrikularen prezioa

57,31 €

Ikastarorako sarbidea

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.

Beste eduki interesgarriak

Sara Robles

1236 - Así aprendes más porque así enseño mejor / Nola irakatsi modu eraginkorrean (bideo-laburpena)

"Así aprendes más porque así enseño mejor: curso práctico de metodología aplicada a la enseñanza de segundas lenguas / Nola irakatsi modu eraginkorrean? Hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako metodologiari buruzko ikastaro praktikoa" ikastaroa eman du Sara Roblesek 2024ko uztailean (1etik 3ra aurrez aurre eta 8an online). Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.