Irakasbil
Bilatzailea
Prestakuntza-jarduerak
1196 - Evaluar para aprender. La innovación pendiente
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 28 April 2021
- Visits: 2414
- Comments: 0
- Favorites: 1
Ebaluazioa funtsezkoa da ikaskuntza-prozesuan. Zer dakigun eta hobetzeko zer behar dugun erakusteko balio digu. Eta prozesu horretan garrantzizkoa da ikasleari ikasteko aukerak eskaintzea, lorpenetan eta zailtasunetan laguntzeko eta, bereziki, horiek gainditzen laguntzeko. Zer eginkizun du ebaluazioak gure hizkuntza-eskoletan? Gure ikasteko eta irakasteko modua kontuan izanda koherentziaz ebaluatzen al dugu?
Ikastaro honetan, ebaluatzeko modu berriak ikasiko ditugu, hizkuntzak ikasteko gure erarekin bat datozenak. Irauli egingo dugu ebaluazioa, egiazki ikas-tresna izan dadin; betiere, arrisku txikiko egoera komunikatiboak sustatuz, non huts egin dezakegun, baina baita akatsari garrantzia kendu eta geure burua hobetu ere. Horregatik, ikaskuntza bideratzeko gure modua eraldatzeko unean, honako galdera hauetatik abiatuko gara: zer? zergatik? noiz? eta nola ebaluatu?
***
La evaluación es clave en el proceso de aprendizaje. Nos sirve de medida para mostrar qué sabemos y qué necesitamos para mejorar. Y en este proceso es esencial ofrecer oportunidades al alumno para aprender, acompañar en los logros y en las dificultades y, especialmente, ayudar a superarlas. ¿Qué papel tiene la evaluación en nuestras clases de idiomas? ¿Evaluamos de una manera coherente con la manera en la que aprendemos y enseñamos? En este curso aprenderemos nuevas maneras de evaluar coherentes con nuestra forma de aprender idiomas. Daremos la vuelta a la evaluación para que realmente sea un instrumento para aprender fomentando situaciones comunicativas de bajo riesgo en las que podamos fracasar pero también para relativizar el error y reponernos. Para ello, partiremos de las preguntas ¿qué? ¿por qué? ¿cuándo? y ¿cómo evaluar? que nos ayudarán a la hora de transformar nuestra manera de guiar el aprendizaje.
1195 - Aplicación del CEFR Companion Volume para integrar la mediación en la enseñanza y evaluación del euskera a la población adulta
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 28 April 2021
- Visits: 2229
- Comments: 0
- Favorites: 1
Bitartekotzaren kontzeptua aztertzea bigarren hizkuntzak / atzerriko hizkuntzak irakasteko eta ikasteko esparruan, Europako Kontseiluak EEMBaren Companion Volume liburu osagarrian (2020) proposatutako aurrerapen berrien argitan, eta berrikuntza horien erabilerak aztertzea HABEren curriculumean eta ebaluazio-prozesuetan.
***
Analizar el concepto de mediación en el ámbito de enseñanza y aprendizaje de segundas lenguas-lenguas extranjeras a la luz de los nuevos avances propuestos por el Consejo de Europa en el CEFR Companion Volume (2020) y explorar sus aplicaciones en el currículum y procesos de evaluación de HABE.
1194 - La enseñanza y el aprendizaje de una lengua desde una perspectiva competencial
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 28 April 2021
- Visits: 2190
- Comments: 0
- Favorites: 1
Ikastaro erabat praktikoa da, parte-hartze handikoa eta hurrengoetara bideratua: ikasgelako jarduera eta ikasleen jarrerak hobetzera, hizkuntzaren gaitasun-ikuspegira eta metodologia aktiboei buruzko gogoeta-prozesuak sustatzera.
***
Se trata de un curso eminentemente práctico, altamente participativo y orientado a la mejora de la actividad en el aula, de las actitudes del alumnado, del enfoque competencial de la lengua y al fomento de los procesos de reflexión sobre metodologías activas
1192 - La evaluación acreditativa: diseño, elaboración, pilotaje, administración, corrección y análisis de los exámenes certificativos
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 28 April 2021
- Visits: 1883
- Comments: 0
- Favorites: 1
Hizkuntza-trebetasun ezberdinak balioesteko proba egiaztatzaileak landu, pilotatu, egikaritu eta zuzentzeko prozesua hobetzea da ikastaro honen helburu orokorra.
***
El objetivo principal de este curso es mejorar el proceso de elaboración, pilotaje, administración y corrección de pruebas certificativas de las distintas habilidades lingüísticas.
ALTE 1st International Digital Symposium
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 23 March 2021
- Visits: 1456
- Comments: 0
- Favorites: 1
Apirilaren 28tik 30era egingo da ALTE (Association of Language Testers in Europe) erakundeak antolatutako lehenengo nazioarteko sinposio digitala. Izenburua, honako hau: "Safeguarding the Future of Multilingual Assesment in the Post-Covid World".
Onlineko jarduera batzuk datozen egunotan
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 8 February 2021
- Visits: 1748
- Comments: 1
- Favorites: 0
Otsailaren 11 eta 12an zenbait onlineko jarduera antolatuko dira. Hona hemen horien berri.
IATEFL TEASIGen doako web-mintegia irakasleentzat
- Didakteka
- Created: 15 January 2021
- Visits: 1297
- Comments: 0
- Favorites: 1
IATEFL TEASIGek hil honen 27rako antolatu duen web-mintegi baten berri eman du: ‘Developing core CEFR competencies with language coaching tools’ du izenburu, eta Uliana Zubovak aurkeztuko du.
Euskara Batuaren Eskuliburua egoki erabiltzeko saioak
- Didakteka
- Created: 20 October 2020
- Visits: 1680
- Comments: 0
- Favorites: 1
Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak aurrez aurreko ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik. Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna)







