Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H103 - Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta
- Bideoteka
- Sortua: 2023(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 656
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Josu Peralesek hitzaldi bat eman zuen 2002an HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen V. jardunaldien barruan, "Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta" izenburupean.
Jardunaldien izenburu nagusia da "Motibazioa ikas prozesuaren eragile". Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan.
H31 - Barrene barrutik: irakasleen prestakuntzarako erremintak
- Bideoteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 21
- Bisitak: 619
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk material berriaren aurkezpena egin zuen 1998an, "Barrene barrutik: irakasleen prestakuntzarako erremintak" izenburupean.
Bideo honek BARRENE materialaren erabileran trebatzeko asmoz eginiko mintegi-sorta batean du abiaburu. Badira hainbat tresna irakaslearen esku ikasgelan zer gertatzen den jaso eta bildutako informazioaz gogoeta egiteko aukera ematen dutenak: behaketa, egunerokoa, bideo-kamera... Bideo honetan, irakasleek beraiek ematen dute, beren eskarmentua lagun, bitarteko horien zer-nolakoen berri: abantailak, zailtasunak...
H22 - La enseñanza y aprendizaje de la lengua oral formal en los niveles avanzados
- Bideoteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 20
- Bisitak: 567
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Montserrat Vilàk hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2000n HABEk antolaturik, "La enseñanza y aprendizaje de la lengua oral formal en los niveles avanzados" izenburupean.
Hitzaldiaren asmoa da irakasleei gogoeta batzuk eskaintzea maila ertain eta aurreratuetako ikasleen mintzameneko trebetasunak irakatsi eta ebaluatu behar zaizkienean zer eta nola egin erabaki ahal izan dezaten. Xede horrekin, segida didaktiko bat proposatuko da metodologia argitzen lagunduko duena, bereziki, ahozko hizkera formalaren ikas-irakaskuntzan, ebaluazio formatiboari arreta eskainiz.
H9 - La reflexión gramatical en un enfoque comunicativo de la enseñanza de lengua
- Bideoteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 10
- Bisitak: 624
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 1998ko uztailaren 9an HABEk antolaturik, "La reflexión gramatical en un enfoque comunicativo de la enseñanza de lengua" izenburupean.
Hizkuntza bat ikastea da hizkuntza horretan egoki eta eraginkortasunez komunikatzeko bide emango duten ezagutza batzuk norbereganatu eta trebetasun batzuk garatzea. Ezagutza eta trebetasun-multzo horietarik bat da hizkuntzaren sistemak eskaintzen dituen berariazko ezagutza. Gogoeta gramatikala, beraz, ezinbestekoa da hizkuntzen ikas-irakaskuntza komunikatiboen garapenarekin erlazio garrantzitsua duen heinean.
H391 -¿Qué hacemos cuando hablamos?”: procesos, factores y estrategias en la interacción oral en L2
- Bideoteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 3
- Bisitak: 3912
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hitzaldiaren xedea da erakustea ahozko interakzioa gauzatzean esku hartzen duten prozesuak eta faktoreak. Helburu bikoitza dugu: batetik, ulertu nahi da bertakoak ez diren ikasleek zer-nolako eragozpenak dituzten trebetasun komunikatibo honekin eta, bestetik, gogoeta egin oztopo horiek gainditzeko lagungarri gerta dakizkiekeen estrategiez.
H308 - El discurso docente y la interacción en el aula: las preguntas - Hacia una pedagogía dialógica
- Bideoteka
- Sortua: 2011(e)ko uztailak 23
- Bisitak: 2314
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Olga Estevek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "El discurso docente y la interacción en el aula: las preguntas - Hacia una pedagogía dialógica" izenburupean.
El profesor de segundas lenguas/IV. La competencia discursiva oral del docente ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXX. Udako Ikastaroen barruan.
H223 - 2008/2009 ikasturtearen hasiera-ekitaldi akademikoa: Hizkuntzen biziraupena.
- Bideoteka
- Sortua: 2008(e)ko irailak 21
- Bisitak: 1573
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2008/2009 ikasturteari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari ziren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa eratu zuen HABEk Donostian (Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko irailaren 12an), eta ikasturtearen irekiera-ekitaldian David Crystal hizkuntzalari ezaguna aritu zen hizlari, "Keeping languages alive - Hizkuntzen biziraupena - Conservar vivas las lenguas" izenburupean. Hizkuntzen Nazioarteko Egunean, gogoeta sakona egin nahi izanzen hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko, zailtasunak dituzten mundu honetan.
Beheko bideoan, hitzaldi osoa duzue entzungai ingelesez, eta euskarara itzulita.
H381 - Estrategias discursivas del discurso oral: argumentos y falacias (Ahozko berbaldiaren estrategia diskurtsiboak: Argudioak eta gezurrak)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 20
- Bisitak: 1270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Montserrat Vilàk hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2014an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Estrategias discursivas del discurso oral: argumentos y falacias" izenburupean.
Ahozko berbaldiaren estrategia diskurtsiboak: Argudioak eta gezurrak.- Hitzaldian, argudiatzearen ezaugarri diskurtsiboak eta argudio-motak azalduko dira, erretorikaren arabera, argudiatzeen osagai direnak arlo pertsonal, sozial eta profesionalean. Gogoeta egingo da estrategia diskurtsiboez eta gure ahozko argudiatzeekin batera normalean eransten diren gezurrez, diskurtso antologiko baten analisia abiapuntu hartuta.







