Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H357 - Las competencias digitales del alumnado
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 25
- Bisitak: 1829
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H354 - Qué se entiende por lector competente (Irakurtzeko zer trebetasun eta estrategiak dituzte irakurle gaituek?)
- Bideoteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 21
- Bisitak: 1949
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013n HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Qué se entiende por lector competente" izenburupean.
Irakurtzeko zer trebetasun eta estrategiak dituzte irakurle gaituek? Galdera honi emandako erantzunak ondorio garrantzitsuak izango ditu irakaspenaren planifikazioan. Irakurle gaituaren profila definitzen lagunduko digu PISAren marko teorikoak
H380 - Incorporación de mapas conceptuales para activar las destrezas receptivas, productivas, interactivas y de mediación (Mapa kontzeptualen erabilera, sustatzeko trebetasun hartzaileak, ekoizleak, elkarreraginezkoak eta bitartekotzakoak)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko irailak 20
- Bisitak: 986
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H377 - Qué hacemos cuando escribimos, qué hacemos para enseñar a escribir (Zer egiten dugu idazten dugunean?)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 20
- Bisitak: 2995
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
H379 – El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2 (Lexikoa ulermenean eta ahozko adierazpenean H2n)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 20
- Bisitak: 2219
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Susana Martínek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2014an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2" izenburupean.
Hitzaldiak erakutsi nahi du nola eskuratzen den lexikoa H2n, entzuteko eta hitz egiteko jarduerak egiten direnean, xede izanik ulertzea prozesu hauetako aldeak bi trebetasunetan, oroimenak duen egitekoa horretan, bertakoak ez diren ikasleek izaten dituzten zailtasunak eta arazo horiei irtenbideak bilatzen laguntzeko estrategiak.
H381 - Estrategias discursivas del discurso oral: argumentos y falacias (Ahozko berbaldiaren estrategia diskurtsiboak: Argudioak eta gezurrak)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 20
- Bisitak: 1271
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Montserrat Vilàk hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2014an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Estrategias discursivas del discurso oral: argumentos y falacias" izenburupean.
Ahozko berbaldiaren estrategia diskurtsiboak: Argudioak eta gezurrak.- Hitzaldian, argudiatzearen ezaugarri diskurtsiboak eta argudio-motak azalduko dira, erretorikaren arabera, argudiatzeen osagai direnak arlo pertsonal, sozial eta profesionalean. Gogoeta egingo da estrategia diskurtsiboez eta gure ahozko argudiatzeekin batera normalean eransten diren gezurrez, diskurtso antologiko baten analisia abiapuntu hartuta.
H372 - Comunicación real y aprendizaje significativo (Egiazko komunikazioa eta ikaskuntza esanguratsua)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 1864
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2014an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Comunicación real y aprendizaje significativo" izenburupean.
Ikaskuntza esanguratsua David Ausubel aditu iparramerikarrak sortutako ikaskuntza-teoria bat da, psikologia konstruktibistaren baitan. Ikaskuntza-mota honetan, ikasleak informazio berria lotzen du jadanik ezaguna duenarekin, doituz eta berreraikiz informazio biak prozesu honetan.
Ikaskuntza esanguratsuak, kontzeptu berriak etenik gabe bereganatzearen aldetik, ezagutza esperientzia bidez lantzea du euskarririk hoberena, teoria buruz ikastea baino. Hizkuntzen ikaskuntzan, beraz, oso garrantzizkoa da egiazko komunikazio-egoeretan lantzea jarduera esanguratsuak, praktika gogoetatsua sustatuz horrela.
Hitzaldi honetan, ikaskuntza esanguratsua lotuko dugu jarduera eta ataza esanguratsuak sortzeko beharrarekin bigarren hizkuntzen ikasgela digitalean.
H371 - PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2587
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "PLE y PLN: creación y gestión de espacios y redes personales de aprendizaje" izenburupean.
Norberaren Ikas Alorra (NIA) kontzeptua (edo PLE, ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa.
Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik.







