H365 – 2014/2015 ikasturtearen irekiera-ekitaldia: Paperetik ahora, ariman barrena

Argitaratua: Tuesday, 30 September 2014, 2:00 PM
Julia Marin
  • Atala:
  • Egilea:
  • Dokumentu-mota:
  • Trebetasunak:
  • Jarduera motak:
    • Conference
  • IFB zenbakia:
    • 103
  • Bideotekak:
    • IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
    • Ikasturteko hasiera-ekitaldiak
  • Bisitak: 999
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1
Julia Marin 2014/2015 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen, Paperetik ahora, ariman barrena izenburupean. Horrela, 2014ko urriaren 12an Donostian egindako ekitaldi akademiko horrekin inauguratu zen helduen euskalduntzearen 2014-2015 ikasturtea.

Gaur egun, asko hitz egiten dugu euskararen bizi-indarraz. Kezkatuta gabiltza ezagueraren eta erabileraren arteko desoreka dela eta. Irtenbideak bilatzen hasita, badirudi euskararen sustatzaile eta eragile guztiak kontsentsu zabala lortzen ari direla. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ere jarraibide argiak eman berri dizkigu: euskarak arnasguneak behar ditu; erabilera sendotzea dugu erronka nagusia, batez ere esparru ez-formaletan; euskararen erakarmena bilatu behar dugu, eta lehentasuna jarri aisialdi esparruko jardueretan, denok elkar hartuta.

Egia da. Oso onuragarria litzateke egitasmo berezituak diseinatu eta artikulatzea, lankidetzan, interesgune horiek guztiak zaindu, sustatu eta hedatzeko. Eta aisialditik kanpo, zer? Zer egin dezakegu irakaskuntza alorrean arnasguneak bilatzeko? Erakargarria da gure ikasleei transmititzen diegun hizkuntz eredua? Motibagarria eta baliagarria zaie eremu ludikoan euskaraz modu funtzional eta naturalean jarduteko, ahoz eta idatziz, eta komunikazio-egoera bakoitzak eskatzen duen erregistroan.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

HABE Liburutegia

Beste eduki interesgarriak

Julia Marin

299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa

Testu idatzia gauza hila da: buruarekin sortu eta buruarekin deskodetzen da. Ahozko komunikazioak parte-hartze aktiboagoa eskatzen dio hiztunari. Burua beharrezkoa da noski, gogora datozkigun irudien gainean eraikitzen baitugu ahozko jarduna (ezinezkoa da ikusten ez duguna kontatzea), baina ez da nahikoa. Hitz egiteak gure izate osoaren inplikazioa eskatzen digu: emozioak, gorputza, arima, kadentzia, erritmoa, arnasa…
Kepa Dieguez

Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan

Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak ematea. Bide hori egiteko, Axularren Gero maisu-lanaren “Irakurtzaileari” deritzon atalean oinarrituta, “Irakasleari” aitzinsolasean azaldu da aferaren muinaren jatorria. Ondoren, zer-nolako ibilbide urri eta malkarra izan duen ahoskerak euskararen irakaskuntzan, eta, berrikiago, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) nolako isla daukan alderdi fonologikoak gaitasun fonologikoaren barruan; ebaluazioan ere azaltzen da mailaz maila. Ahoskerak ere izan du Euskaltzaindiaren arreta, eta EBAZ arauaren berri ematen da: euskara batuaren ahoskera zaindua. Aurrerago ahoskeraren eta prosodiaren inguruko proposamenak eta ikerlanak berbabide, hauxe garatzen da: Txillardegiren euskal azentuaren inguruko proposamena eta hari buruzko artikuluaren aitzindaritasuna azalduz; ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egindakoa, eta, ahoskeraren gaineko oso lan interesgarria. Azkenik, teoria guztia praktikan ipintzeko, proposamen curricular eta didaktikoa egiten da, gaitasun prosodikoa HEOCean txertatu eta hari buruzko jakintza eta kontzientzia zabaltzeko. https://doi.org/10.54512/KRLR9470
Lourdes Oñederra

Ahoskeraren lanketa didaktikoa (bideo-laburpena)

2023/2024 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, zenbait hitz eta letra baliatuz atzekoz aurrerako hurrenkera alfabetikoan paisaia bera leiho desberdinetatik ikusteko saioa eskaini zigun Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.
DVD 60 (III)

H232 - La personalidad social y emocional del docente: Lectura y emoción

Rafael Bisquerra Alzinak (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2008an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, La personalidad social y emocional del docente: Lectura y emoción" izenburupean. "El profesor de lenguas/ I: personalidad y docencia" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXVII. Udako Ikastaroen barruan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Julia Marin

Paperetik ahora, ariman barrena (bideo-laburpena)

2014/2015 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Paperetik ahora, ariman barrena" izeneko hitzaldian, Julia Marin irakasleak zer egin behar den euskara komunikatiboa izateko ideiak eskaini zizkigun. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.