Prestakuntza-jarduerak
299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa
- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 1375
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakaslea: Julia Marin Arteaga
Donostian bizi den lasartearra. Gaur egun, antzerki-itzultzailea eta irakasle autonomoa. Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan, eta zeharo maitemindu. 1992an, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera. Geroztik, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu ditu idatzizko komunikazioan.
Telesail eta antzezlan askotan parte hartu du itzultzaile eta zuzendari-laguntzaile gisa, besteak beste, Mephisto (Klaus Mann), Anarkista baten ezusteko heriotza (Dario Fo), Artea (Yasmina Reza), Lapur-zuloa (Stephen Adly Guirgis), Hor al zaude? (Javier Daulte), Grönholm metodoa (Jordi Galceran), Ilunpetan (Peter Shaffer), Presidente andreak (Werner Schwab) eta Ahuntza edo nor da Silvia (Edward Albee). Hamalau urte eman ditu Testu-interpretazioa euskaraz gaia jorratzen Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean. Jardun horren fruitu da ahots gorako irakurketa-metodo bat, Esatearen ederra izena duena. Ikastaro ugari diseinatu eta eman ditu irakurketaz eta ahozko komunikazioaz oro har, irakasleentzat, aktoreentzat eta komunikabideetako profesionalentzat.
Matrikula egiteko formularioa
Izenburua |
299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa |
Nork |
Julia Marin Arteaga |
Iraupena |
20 ordu |
Lekua |
Donostian HABEren egoitzan G2 gelan |
Noiz |
Uztailaren 4, 5, 6, 10 eta 12an (09:30 - 14:00) (30’ atsedenaldia) |
Matrikula |
52,10 € |
Izena emateko epea |
Ekainaren 5etik 16ra |
Eskaerak onartzeko epea |
Ekainaren 19an |
Baldintzak |
298 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (I): Euskararen prosodiarantz ikastaroa gainditu izana |