2024/2025 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente"

Published: Friday, 8 November 2024, 12:21 PM
Joaquín Gairín Sallán

Joaquín Gairín Sallán pedagogian katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Zenbait ikastetxe eta erakundetan irakaslea, zuzendaria eta fakultateko dekanoa izan da. Gaur egun, Antolakuntzaren Garapenerako Ikerketa eta Ikasketa Zentroa  zuzentzen du (CRiEDO), baita Hezkuntza Kudeaketan Laguntzeko Nazioarteko Sarea ere (RedAGE). RETINDEko Batzorde Eragileko kidea ere bada.

2024/2025 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente izeneko hitzaldian, Joaquín Gairínek adierazi zuen hezkuntza-erakundeek eskolako emaitzak eta ekintzen kalitatea hobetu nahi badituzte, curriculumaren, antolakuntzaren eta irakasleen garapena elkarri lotuta aztertzea ezinbestekoa dela.

Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.



Joaquín Gairíni buruzko erreferentzia gehiago:




Other interesting content

Joaquín Gairín

"La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" hitzaldiaren aurkezpena

"La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" hitzaldia eman zuen Joaquín Gairín Sallán adituak 2024/2025 ikasturtearen irekiera-ekitaldian. Hona hemen hitzaldiaren aurkezpen laburra.
Joaquín Gairín

Hezkuntza-erakundeak hobetzea. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak

Aldaketa eta hobekuntza etengabeko erronkak dira egungo gizartean, baita aukerak ere hezkuntza-arloko profesional eta erakundeentzat, prestakuntza-emaitzak eta jardueren kalitatea hobetu nahi dituztenean. Hori lortzeko, beharrezkoa da honako hauen garapena kontuan hartzea, betiere elkarrekin lotuta: curriculum, erakunde, arlo profesional eta komunitarioarena. Ondorioz eratortzen diren berrikuntza-prozesuak sustatuz eta babestuz erdiesten dugu erakunde-garapeneko faseetan aurrera egitea eta ikasten duten eta ezagutza pedagogiko berria sortzen duten erakundeak lortzea. Prozesu hori ez da berez gertatzen eta aldaketa-eragile gisa jardungo duten eta testuinguruaren araberako beharretarako eta premia profesionaletarako estrategia egokienak erabiliko dituzten profesionalak eta zuzendariak behar ditu. https://doi.org/10.54512/EJEU5118