"La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" hitzaldiaren aurkezpena

Argitaratua: Saturday, 28 September 2024, 9:11 AM
Joaquín Gairín

"La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" hitzaldia eman zuen Joaquín Gairín Sallán adituak 2024/2025 ikasturtearen irekiera-ekitaldian. Hona hemen hitzaldiaren aurkezpen laburra. 

Hitzaldi osoa eta erabilitako aurkezpena Irakasbilen daude interesaturik dagoenaren eskura.

Beste eduki interesgarriak

Joaquin Gairin Sallan

Joaquín Gairín Sallán, 2024/2025 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari

Joaquín Gairín Sallán pedagogian katedraduna izango dugu hizlari 2024ko irailaren 20an Gasteizen egingo den helduen euskalduntzearen 2024/2025 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Ibone Bengoetxea Otaolea lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu andrea izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente” (Hobekuntza hezkuntza-erakundeetan. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak).
2024-2025 ikasturtea

2024/2025 ikasturtearen irekiera-ekitaldia: bideoak eta material osagarria

HABEren zuzendari Jokin Azkuek eman zion hasiera 2024/2025 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiari. Segidan, euskaltegi publikoetako ordezkari Joseba Urrizek eta herri-ekimeneko euskaltegietako ordezkari Rakel Larrazabalek hartu zuten hitza, hurrenez hurren. Ondoren, Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hitz egin zuen, eta, bukatzeko, "La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" izeneko hitzaldia eman zuen Joaquin Gairín pedagogian katedradunak.
Joaquín Gairín Sallán

2024/2025 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente"

2024/2025 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" izeneko hitzaldian, hezkuntza-erakundeek eskolako emaitzak eta ekintzen kalitatea hobetu nahi badituzte, curriculumaren, antolakuntzaren eta irakasleen garapena elkarri lotuta aztertzea ezinbestekoa dela adierazi zuen Joaquín Gairínek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan pedagogian katedradunak. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.