Ahozko (eta idatzizko) komunikazioa lantzeko metodoa (bideo-laburpena)

Argitaratua: Monday, 29 April 2024, 1:22 PM
Garzia&Egaña

Andoni Egañak eta Joxerra Garziak hitzaldi bat eman zuten 2005ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Bertsolaritzaren oinarri tekniko eta erretorikoak izenburupean.

Bertsolaritzaren alderdi erretoriko hori funtsean erretorika klasikoa da, eta hori azalduko dute Joxerra Garziak eta Andoni Egañak laburpen honetan. Erretorika klasikoaren 5 urratsak emango dituzte; hau da, ahozko (zein idatzizko) testu bat osatzeko bost pausu nondik hasi eta zeri begiratu jakiteko.

  1. Inventio (argudio-bilaketa edo brainstorming)
  2. Dispositio (argudioen ordena)
  3. Elocutio (formulazioa)
  4. Actio (ahotsa, gorputza)
  5. Memoria (jakintzak ez du tokirik betetzen)

Horrekin loturik, 2008an Joxerra Garziak liburu bat argitaratu zuen: Jendaurrean hizlari. Bost pausu horiek zehatz-mehatz azaltzen ditu, eta ariketa praktikoak egiteko aukera ematen du liburuak.

HABE liburutegian



Beste eduki interesgarriak

DVD 43

H156 - Bertsolaritzaren oinarri tekniko eta erretorikoak

Andoni Egañak eta Joxerra Garziak hitzaldi bat eman zuten 2005ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Bertsolaritzaren oinarri tekniko eta erretorikoak" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.