Irakasbil
Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Prosamolde komunikatiboa: Puntuazioa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2018(e)ko otsailak 26
- Bisitak: 2075
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Puntuazioa baliabide nagusietako bat da testu idatziaren egitura eta edukia antolatzeko. Esaldiak eta paragrafoak non hasi eta non amaitzen diren adierazteaz gain, ideien arteko hierarkia eta harremanak zehazten ditu.
Ahotsak ikasgelan: ahozko ondarea lantzeko ikasmateriala
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko otsailak 13
- Bisitak: 3360
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ahotsak.eus egitasmoaren helburu nagusia ahozko ondarea bildu eta zabaltzea da, gero erabiltzaileek egoki iruditzen zaien eran erabil dezaten. Hezkuntzan oso aberasgarria gerta daiteke, bai hizkera aldetik eta baita herrian herriko ohiturak eta historia ezagutzeko ere. Belaunaldien arteko transmisioa egiteko beste modu bat da, azken batean; lehen etxe barruan, sutondoan, egiten zena orain ikasgelan egitea, teknologia berriak lagun hartuta eta lizentzia librearekin.
Irakasle eta hezitzaile askok uste dute jasotako materiala hezkuntzan erabili beharko litzatekeela. Eta gero eta gehiago dira erabiltzen dutenak. Euskara-irakasleak dira gehien darabiltenak, euskalkien adibideak jartzeko. Alabaina, azken urteetan (2010etik hona) era askotako lanketak egiten ari gara ikastetxe eta euskaltegietan, forma ez ezik edukia ere lantzeko.
Prosamolde komunikatiboa: hitz ordena
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 10
- Bisitak: 1964
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hitz-ordena aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ondo jabeturik gaude oinordetzan jaso ditugun Azkue/Altuberen lege zaharrak oztopo handia direla testu komunikatiboak ekoizteko orduan. Erabilera zurrun horri aurre egin nahian, gaur egun, izugarri zabaldu da aditza aurreratzeko aholkua. Jarraibide nahikoa da hori esaldi argiak sortzeko? Non kokatu gainerako elementuak, zeren arabera antolatu? Zenbateraino da euskara ordena libreko hizkuntza.
AZPidazki, Sarean euskaraz lan egiteko tresna bat
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 8
- Bisitak: 1786
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Erabat berritu dute AZPidazki tresna. EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko sortu zen 2004an. Hala ere, interesaturik dagoen edonorentzat dago zabalik Sarean.
299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2017(e)ko ekainak 5
- Bisitak: 2515
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testu idatzia gauza hila da: buruarekin sortu eta buruarekin deskodetzen da. Ahozko komunikazioak parte-hartze aktiboagoa eskatzen dio hiztunari. Burua beharrezkoa da noski, gogora datozkigun irudien gainean eraikitzen baitugu ahozko jarduna (ezinezkoa da ikusten ez duguna kontatzea), baina ez da nahikoa. Hitz egiteak gure izate osoaren inplikazioa eskatzen digu: emozioak, gorputza, arima, kadentzia, erritmoa, arnasa…
Iruñea ala Iruña?
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko apirilak 22
- Bisitak: 1271
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzalaritza eta politika nahasten dira aukera honetan, beste askotan baino nabarmenago. Ibon Sarasolak garbi bereizten ditu eta baita hautua egin ere, Euskadi Irratiko saio honetan. Besteak beste hau esaten du: "Hizkuntzen batasuna gauza artifiziala da definizioz eta ... ez da ukitu behar. Eman dezagun arrazoia badute ere Iruñaren aldekoek, ezin zaie eman.... Batasuna da... nahiago dut bat okerra, hori da batasuna, bi on baino,"
Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko abuztuak 7
- Bisitak: 1654
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Itzultzaile, irakasle eta idazle Juan Garzia Garmendiaren eskutik, joskeraren gaineko liburu interesgarria
H223 - 2008/2009 ikasturtearen hasiera-ekitaldi akademikoa: Hizkuntzen biziraupena.
- Bideoteka
- Sortua: 2008(e)ko irailak 21
- Bisitak: 1947
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2008/2009 ikasturteari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari ziren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa eratu zuen HABEk Donostian (Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko irailaren 12an), eta ikasturtearen irekiera-ekitaldian David Crystal hizkuntzalari ezaguna aritu zen hizlari, "Keeping languages alive - Hizkuntzen biziraupena - Conservar vivas las lenguas" izenburupean. Hizkuntzen Nazioarteko Egunean, gogoeta sakona egin nahi izanzen hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko, zailtasunak dituzten mundu honetan.
Beheko bideoan, hitzaldi osoa duzue entzungai ingelesez, eta euskarara itzulita.





