Argitalpenak
Itzulpen Saila
- Atala:
Hizkuntz testak
- Argitalpenak
- Sortua: 25 December 1988
- Bisitak: 1018
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testak askotan irakaskuntza eta ikaskuntzatik aparteko gauzatzat jotzen dira, bai teori mailan eta bai praktikan ere. Ikuspuntu honi jarraiki, test bat ikastaldeari kanpotik datorkion inposizio beharrezkoa baino ezatsegin bat litzateke: ereduak finkatzen laguntzen du, baina klaseko denbora kentzen. Liburu honen ideia berriz zera da, test alorra eta irakaskuntza, elkarrengandik bereizirik ez daudela, oso lotuta baizik. Test bat ikasgelako lanaren luzapen gisa ikusten da, irakasleari eta ikasleari aurrerapenerako oinarritzat erabil dezaketen informazio baliagarria ematen dielarik.
Entzumena lantzen
- Argitalpenak
- Sortua: 12 October 1988
- Bisitak: 1208
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu hau zenbait urtez ikasleei entzunezko ulermenean lagundu nahian ibiltzearen emaitza da, eta baita ere entzuten irakasten arduratzen diren irakasleekin lan egitearena. Ikasleentzat mezua hau da: "ez beldur izan! Badaude ulermenean aurreratzeko egin ditzakezun gauzak, nahiz eta hitz guztiak ez ulertu". Zorionez, gaur egun argitaratzen den entzuteko materiala ona da oro har eta, material egokiak landuz, ikasle gehienek entzutean aurrerapen handiak egiten lagunduko dieten ezagutza eta estrategiak garatuko dituzte.
Hizkuntz irakaskuntzarako teknika praktikoak
- Argitalpenak
- Sortua: 15 September 1988
- Bisitak: 1118
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu hau ez da teorikoa. Zuk berehalakoan erabil ditzakezun ideia praktiko eta tekniken bilduma bat da, zure irakaskuntza eraginkorragoa eta atseginagoa izan dadin, bai zuretzat eta bai zure ikasleentzat. Liburu hau ez daga metodo bat edo planteamendu batean oinarritua. Ez dugu uste ongi irakasteko modu bakarra dagoenik. Iradokizun guztiak guk irakasle gisa izan dugun esperientzian oinarrituta daude. Ideiak ere sartu ditugu, egoera desberdin askotan irakasle askorentzat balio dutela ikusi dugunez.
Irakurketa hizkuntz klasean
- Argitalpenak
- Sortua: 12 December 1987
- Bisitak: 1177
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu hau jatorrizko hiztun ez diren haur , gazte edo helduei hizkuntza batetako ikastaroak ematen edo eman nahi dizkietenentzat idatzi da nagusiki. Bere xedea zera da, irakasle hauei irakurketaren egitekoari buruzko erabaki praktikoak hartzen laguntzea.
Proiektugintza
- Argitalpenak
- Sortua: 15 November 1987
- Bisitak: 1157
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz ikaskuntzarik antolatuena ikasgelan ematen da. Ikasgelan irakasten dena baliagarria izan daiteke teorian, baina baliagarritasun hau ez da beti praktikara iristen. Askotan hutsune bat dago ikasleek ikasten dutena eta benetan behar duten hizkuntzaren artean. Proiektugintzak hutsune hau bete nahi du.
Teknikak eta printzipioak hizkuntz irakaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 13 October 1987
- Bisitak: 1118
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honek gaur egun erabiltzen diren zortzi hizkuntz irakats metodo ezagun aurkezten eta azaltzen ditu. Metodo hauetako batzuk denbora luzea daramate gure artean eta hizkuntz irakaskuntza metodoei buruz hitz egin denean aipatuak izan dira. Aipamen guztiotan «metodo» hitza zentzu berean erabiltzen ez denez, lehenengoz hitz hau liburu honetan erabiliko den modua zein den azalduko diogu irakurleari.
Irakaskuntz teknikak frantsesa bigarren hizkuntza gisa irakasteari egokituak
- Argitalpenak
- Sortua: 15 May 1987
- Bisitak: 1097
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Duela hogei bat urte ohiko metodoak arbuiatu zirenez geroztik aho-belarrizko eta ikus-entzunezko metodoak azaldu ziren bigarren hizkuntzaren irakaskuntzako panazea bezala. Metodo aho-belarrizko eta ikus-entzunezkoak ez ditugu erabat arbuiatzen, baina garbi ikusten dugu metodoen aldaketek ekintza pedagogikoa bera eta irakasle-ikasle harremanak ez dituztela hobeagotu.
Joko eta ekintza komunikatiboak hizkuntz klasean
- Argitalpenak
- Sortua: 13 December 1986
- Bisitak: 1088
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan hau irakaskuntza ertainetan eta helduen irakaskuntzan ahozko adierazpena, eta zenbaitetan idatzizkoa, errazteko teknika eta ekintzen lanketa, esperimentazio eta praktikaren bilduma da. Frantsesa bigarren hizkuntza eta hizkuntza arrotz gisa irakasten aritzen direnei ekintza eta teknika hauek erabiltzeko gogoa sortu nahi genieke, beren publikoari eta irakaskuntzako beharrei egokituz.