Argitalpenak
Hizkuntz testak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 19
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 19
- Bisitak: 1023
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testak askotan irakaskuntza eta ikaskuntzatik aparteko gauzatzat jotzen dira, bai teori mailan eta bai praktikan ere. Ikuspuntu honi jarraiki, test bat ikastaldeari kanpotik datorkion inposizio beharrezkoa baino ezatsegin bat litzateke: ereduak finkatzen laguntzen du, baina klaseko denbora kentzen. Liburu honen ideia berriz zera da, test alorra eta irakaskuntza, elkarrengandik bereizirik ez daudela, oso lotuta baizik. Test bat ikasgelako lanaren luzapen gisa ikusten da, irakasleari eta ikasleari aurrerapenerako oinarritzat erabil dezaketen informazio baliagarria ematen dielarik.
Test batetik ateratako informazioaren balioa, testak zer-nolako prestakuntza izan duenaren araberakoa da. Oso zabaldua dago test onak kontzeptu teknikoak eta estatistika ezagutzen dituztenek bakarrik molda ditzaketelako ustea. Saina. behin test-alorra irakaskuntzaren osagaia dela onartuta, irakaslea litzateke testa ezartzeko pertsonarik egokiena. Test-alorraren prozedurak lotuagoak daudenean irakaskuntza eta ikaskuntzara, teoria psikometrikoetara (gogoaren neurketari dagozkio) eta estatistikara baino, irakasle esperientziadunak bide-erdia egina dauka test ezarle izatekotan. Oraindik ikasi behar duena zera da. test-alorraren printzipio eta teknikek eta irakaskuntzarenek dituzten desberdintasunak, eta nola aplikatu behar diren.
Liburu honek hiru zati ditu. Lehenengoa ( 1-3 kapituluak ) garrantzitsua da test-alorrean aurreko esperientziarik ez dutenentzat, liburuaren gainontzekoa zein kontzeptu eta printzipiotan oinarritzen den azaltzen baitu. Esperientzia duten test moldatzaileek, halere, bigarren zatirako (4-7 kapituluak) sarrera gisa ere baliagarritzat joko lukete, hemen mota desberdinei buruzko ideia ugari ematen baita. Asmoa jorratu dute beste liburu batzuk (ikus bibliografia). Helburua zera da, test-mota desberdinak moldatzeko gida batzuk ematea, test hauek erabiltzeko praktikoak liratekeelarik eta irakasle eta ikasleei euren arrakasta eta hutsegiteei buruz informazio lagungarria emango lieketelarik. Azalpena ilustratzen duten adibideak asmatuak dira gehienbat eta ez dira klasean zuzenki erabiltzekoak. Honen arrazoia zera da, test on batek , jantzi on batek bezala, bezero banakoarentzat egina izan behar duelako ("neurrira egin" esakuneak beharbada zalantzagarritasun bat izango luke testuinguru honetan ). Irakasleak eskuragarri dauden test eta tekniken artean aukeratu egin behar du, eta bere egoera konkretura egokitu. Azkenik. 8. kapituluak zuzenketari dagozkion arazoak ukitzen ditu, 9. kapituluak irakasleari prozedura batzuk erakutsiko dizkio, testak no la funtzionatu duen ikusten eta ikasleen puntuazioak nola interpretatu behar dituen ikusten laguntzeko.
Orain garbi utzi behar da. liburu hau irakasleak euren ikasleentzat beraiek moldatzen dituzten testei buruzkoa dela, eta ez azterketa ofizial nagusiei dagokiena. Testetarako abiapuntua, liburu honetan, irakaskuntza eta ikaskuntza da beti, irakaslearen asmoa zera izango delakoan, ikasleek ez gramatika eta hiztegiari buruzko ezagutza orokor bat izatea, baizik eta beharko dituzten hizkuntz trebetasun konkretuak lantzea, adibidez, turista edo ikasle espezializatu gisa. Honek zera esan nahi du, planteamendu komunikatiboaren printzipioak ez daudela urrun, "komunikatibo" hitza bera gehiegi erabiltzen ez bada ere.
Planteamendu honen ondorioetako bat zera da. test bakoitza e gin behar duen ikaslearen ikuspuntutik moldatzen dela, ahal den neurrian. Behin ikasleak testa egiteko behar dituzten trebetasunak ongi zehaztuta. garbi dago "irakurmena" eta "ahozkoa" bezalako test-deskribapenak ez direla nahikoak testak zer ebaluatzen duen adierazteko. 4-7 kapituluetan ematen diren izenburuek ez dirudite oso konbentzionalak, baina zera erakutsi nahi dute, testak ez dituela trebetasunak isolatuki ebaluatzen, edo trebetasun batzuk bakarrik, baizik eta elkarren arteko erlazio konplexua, zeinari ikasleak aurre egin behar baitio testak emandako zeregina betetzeko.