Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna

Argitaratua: osteguna, 2022(e)ko apirilaren 28(e)an, 13:16(e)tan
Marga Ibáñez

Zer zuzendu behar den galderari emango zaio erantzuna oraingo honetan, aurrekoan, e-Hizpide aldizkariaren 98. zenbakian argitara emandako  "Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I)" artikuluan zergatik, noiz eta nola galderei erantzun ondoren. Izan ere, lau galdera horiek bideratu zuten ikerketa-lana. Hala, zer den benetako errorea eta zer ez aztertuko da oraingoan. Halaber, lapsusaren izaera eta hizkuntza mintzatuaren ezaugarriak landuko dira. Horren ondoren, zuzenketen eraginkortasuna moteltzen duten eragileak azalduko dira.

Egileak egindako Master Bukaerako Lan bat dute oinarri bi artikuluok. Beraz, jatorrizkora jo dezake gaia sakonago ezagutu nahi duenak.

https://doi.org/10.54512/MLWJ7072

Erakutsi iruzkinak
  • basque school of barakamarga ibáñez - lr., 2022(e)ko api.ren 30(e)an, 06:57(e)tan
    Hemen duzue "feedback zuzentzailearen" adibide bikaina. Zehatz-mehatz " gako metalinguistikoak" erabiltzen ditu adituak "Garapen Hurbileko Eremuan" dagoen ikasleari. Halere, ikus daitekeenez, ezagutza deklaratibo hutsak ez du bermatzen hizkuntzaren erabilera zuzena. Ikaslearen motibazioa "hiztun komunitatearen kide" izateko ez dirudi oso sendoa denik, izan litzakeen abantantailak nabarmenak liratekeen arren. Adibide bikaina da, eta oso mamitsua.

    https://youtu.be/gzVa2XTP8UE


  • JGJon Gaminde Terraza - ig., 2022(e)ko mai.ren 1(e)an, 07:58(e)tan
    Artikulo bikaina. Zorionak!

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Marga Ibañez-3

Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I). Gaiaren aurrekariak, zergatik, noiz eta nola zuzendu

Interakziozko feedback zuzentzailearen eragingarritasuna irakasle gehienen kezka eta arrangura da; ez dira gutxi horri buruz egin diren ikerketak eta diren ikuspegi teorikoak. Oso zabalik dagoen ikerketa-esparrua da; izan ere, ikertzaile eta ikasleen esanetan atzeraelikadura hori emateko erak ez dirudi behar bezain sistematikoa eta koherentea denik. Hedrikson-ek (1978) planteatutako galderek gidatzen dituzte nazioarteko ikerketa gehienak; alegia, zer, nork, noiz, nola eta zergatik eman behar den feedbacka ahalik eta etekin handiena lortzeko. Lan honek ere bost galdera horietatik lau hartuko ditu ardatz eta lehen atal honetan, zergatik zuzendu behar den justifikatuko da; zer zuzendu behar den ere zehazten saiatuko da. Halaber, nola eman behar den aztertuko da. Bukatzeko, noiz zuzendu kezka orokorrari helduko zaio. Galdera horiek erantzunez ikerketa lan honek dituen helburu bietako bati helduko zaio. “Nork zuzendu” galdera lan honetatik kanpo utzi da, irakaslearen esku-hartzea hartu nahi izan delako gune; halere, kideen arteko zuzenketez egin diren ikerketa guztiek aipatzen dituzte berorren balioa eta eraginkortasuna. Lan honek, Barakaldoko Udal Euskaltegian egindako ikerketa baten alderdi teorikoa biltzen du. https://doi.org/10.54512/APMZ7327
L de Lenguako logoa

Feedback eraginkorra hizkuntzen ikasgelan

Testu honek feedback ekingarriak hizkuntzen ikaskuntzan duen garrantzia aztertzen du, Kristina Pla Fernández adituari egindako elkarrizketa baten bidez. Ohiko zuzenketa soilen ordez, ikasleari urrats zehatzak eta baliagarriak eskaintzea proposatzen da, bere kabuz hobetzeko gai izan dadin. Ikuspegi honen arabera, iruzkinek aurrera bideratuta egon behar dute, ikasleak jasotako aholkuak berehala aplikatu ditzan ekoizpen berrietan. Irakaslearen lana errazteko, funtsezko akatsak lehenestea eta mezu pertsonalizatuak une egokian ematea gomendatzen da. Azken finean, metodo honek ikaslearen autonomia eta motibazioa sustatzea du helburu nagusi, ikaskuntza-prozesuaren jabe bihurtuz. Modu honetan, ebaluazioa ez da amaierako puntu bat, baizik eta etengabeko hobekuntzarako tresna dinamiko bat.